Luisa Etxenike Urbistondo
Idazlea
(Donostia, Gipuzkoa, 1957) Gaztelaniazko idazlea da. Zuzenbidean lizentziatua da, eta Donostian antolatzen diren Emakume Idazleen Jardunaldien antolatzaile nagusietakoa. Emakumeek idatzitako literatura ondo ezagutzen du, eta hainbat literatura-lanetan parte hartu du. Horrez gainera, emakumeei zuzendutako irakurketa -eta idazketa- lantegiak kudeatu izan ditu Donostian eta Gipuzkoako hainbat herritan, eta itzultzaile-lanetan ere aritu da. El ángulo ciego (2008) eleberriarekin Euskadi Literatura saria irabazi zuen 2009an. Lan hauek kaleratu ditu, besteak beste: Querida Teresa (1988), La historia de amor de Margarita Maura (1992), Efectos secundarios (1996), El mal más grave (1997), Vino(2000), Ejercicios de duelo (2001), Los peces negros (2005) eta El detective de sonidos (2011).
(Argazkian, Virginie LInhart, zinemagile eta idazlea, eta Luisa Etxenike)