Luis Marías Amondo
Zinema gidogile eta zuzendaria
(Bilbo. 1962)
La Salle ikastetxean ikasi zuen, eta bertan jaso zituen bere lehen zinema-eskolak. Enrique Urbizu ezagutu zuen, eta hainbat lan egin zituen harekin Super 8mm-n, aktore gisa ere agertzen delarik.
Informazio Zientzien Fakultatean (EHU) lizentziatu zen, Publizitatea adarrean. Zineman eman eman zituen lehen urratsak Enrique Urbizurekin partekatu zituen, Tu novia está loca filmaren gidoia eginez.
Gidoigintzako ikastaroak jaso zituen Bilbon, Steven E. de Souza, La jungla de cristal-n eta akziozko beste film batzuen gidoilariaren eskutik. Ezagutza horiekin egin zuen Todo por la pasta lanaren gidoi sendoa, euskal errealizadoreen belaunaldi berriaren aurrerapena izan zena, batez ere Urbizu, Medem, Bajo Ulloa eta Alex de la Iglesiak osatua. 1998an Salvador García Ruizen Mensaka-ren gidoia egin zuen, José Ángel Mañasen eleberrian oinarrituta, eta Gidoi Egokitu Onenaren Goya saria jaso zuen 1999an.
Telebistara ere zabaltzen dira bere jarduerak. Bertan, bi telesailetako hainbat pasarteren gidoia idatzi du: Farmacia de guardia eta Turno de oficio II. Antena 3k ekoitzitako Lucrecia telefilmaren gidoia ere idatzi du, James Nathan eta Mariano Barrosorekin batera.
X bere debuta zuzendari gisa izan da film luzean. Gaur egun Gerardo Herrero El misterio Galíndezfilmatzen ari da, gure gonbidatuaren gidoiarekin.
Fasera bisitak:
1727 Saioa 2002/10/22 X
1619 Saioa 1999/05/25 Mensaka
Oinarrizko filmegintza: (Gidoigile eta zuzendari gisa) X (2002); (Gidoigile gisa) El palo (2001), Kasbah (2000), Mensaka (1998), Todo por la pasta (1991), Tu novia está loca (1988)