top of page
Image-empty-state.png

Lois Patiño Lamas

Zinemagilea eta artista

(Vigo. 1983) 


Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean psikologia ikasketak eta Tai eskolan zinema ikasketak egin zituen. Zinema ikasketak New Yorken eta Bartzelonan jarraitu zituen, eta Sorkuntzako Dokumental Masterra egin zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean. Bideoarte ikastaroak egin ditu Berlingo Universität der Künst-en eta tailerrak egin ditu Joan Jonas, James Benning, Pedro Costa, Víctor Erice, José Luis Guerín edo Daniel Canogar bezalako artista eta zinemagileekin.


Bere bideo eta bideoinstalazioak arte zentro nazionaletan ikusi ahal izan dira, hala nola MACBA eta CCCB (Bartzelona), Casa Encendida (Madril), MARCO (Vigo) edo Luis Seoane Fundazioan (A Coruña), baita nazioartekoetan ere, hala nola Centro Cultural San Martín (Buenos Aires), Konstnarshuset (Stockholm), Galería Copperfield (Londres), JIFF Art Gallery (Hego Korea) edo Galería Solar (Portugal).

Bere filmak Locarno, Toronto, Rotterdam, San Francisco, Ann Arbour, Viennale, Erroma, Cinema du Réel, Media City eta Les Rencontres Internationales zinema jaialdietan erakutsi dira, Centre Pompidou (Paris), Haus der Kulturen der Welt (Berlin) eta Reina Sofía Museoan (Madril).


Fasera bisitak:

2193 Saioa     2014/12/16   Costa da norte / La gran carrera  (I. KORTeN! saria, con Kote Camacho)

Filmegintza: Samsara (2023), Lúa vermella (2020) · Noite Sem Distância (2015,Flb) · La imagen arde (2013,Flb) · Costa da Morte (2013,Doc) · Montaña en sombra (2012,Flb)

bottom of page