top of page
Image-empty-state.png

Lander Otaola Arregi

Aktorea

(Bilbo. 1989)


Besteak beste, Emilio Martinez Lázaro, Pedro Olea, Ben Sharrock, Belén Macías, Secun de la Rosa, Joaquín Mazón edo David P. Sañudoren goi mailako zuzendariekin lan egin duen euskal aktorea da.


Bere zinema-lan aipagarrienen artean, Ocho apellidos vascos, La pequeña Suiza, El Cover edo La vida padre daude. 2004an egin zuen debuta kamera aurrean El problema de voz (Iñaki Reyna) film laburrarekin.


Eta telebistan Vaya Semanita (etb2. T:3-8, 2005-2010), Amar es para siempre (Antena3. 2018-2019), Fugitiva (rtve. 2018) edo Patria (HBO. 2020) pertsonaiengatik nabarmentzen da.


2024an, Deviant (Daniel M. Caneiro) filma, eta Hay algo en el bosque (Disney Plus) eta Detective Touré (rtve) telesailak, estreinatuko dira.


Antzerkian, 2008az geroztik, hainbat alditan lan egin du Arriaga Antzokian, Espainiako Antzokian, Zentro Dramatiko Nazionalean edo Teatros del Canal.


2021ean literatura munduan sartu zen 'Mala persona' eleberriarekin, eta 2023an 'Vivir gritando' bigarren eleberria idatzi zuen.


Fasera bisitak:

2511 Saioa     2024/01/09   El inocente / Superjodidos (flb)

2475 Saioa     2022/12/20.  Camila saldrá esta noche / Ganador IX. Ed. KORTeN!: El carné

2373  Saioa   2020-01-07   Bagdad Cafe (aurk.)

2260 Saioa    2016-11-15   Pikadero (akt)

2210 Saioa    2015-04-28   Footing (zuz, flb)

2195 Saioa    2015-01-13   Preguntador (zuz, flb)

Oinarrezko filmegintza: La vida padre (Joaquín Mazón. 2022) · El Cover (Secun de la Rosa. 2021) · La pequeña Suiza (Kepa Sojo. 2019) · Ocho apellidos vascos (Emilio Martínez Lázaro. 2014) · La máquina de pintar nubes (Aitor Mazo y Patxo Tellería. 2009) · Zorion perfektua (Jabi Elortegui. 2009)

bottom of page