Kristina Zorita Arratibel
Kazetaria, gidoilaria eta zuzendaria
(Donostia-San Sebastián. 1968)
Informazio Zientzietan lizentziatua EHU/UPVn. 1992tik EITBko informazio zerbitzuei lotuta. 2011n Pantaila Handia bloga jarri zuen martxan, eta zinemaren iragana, oraina eta etorkizuna aztertzen ditu. 2019an gidoigintzan Masterra egin zuen London Film School-en.
Zinema jaialdietan korrespontsalaz gain (Cannes, Berlin, Venezia, Londres, Donostia, ZINEBI, Gijón, Valladolid, edo Sevilla...), kameraren atzean jartzen ausartzen da, eta 2015ean Samina film laburra egin zuen. 2017an Izaskun Arandiaren Night Shift film laburra ekoitzi zuen, eta urtebete beranduago Itziar Ibarraren June Zuzendari Laguntzailea izan zuen. 2019an egiteko Pil Pil zuzendaritzara itzuli zen, eta urtebete geroago, Ingalaterran, Lingge Dong zuzendariaren The Dark Year film laburrean parte hartu zuen.
AICEkoa da (Informatzaile Zinematografikoen Elkartea), eta Feroz sarietako epaimahaia da sortu zirenetik (2014). Halaber, 2016an [H]emen-en sustatzailea eta kofundatzailea, Euskadiko ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeen elkartea.
Fasera bisitak:
2533 Saioa 2024/10/01 La Chimera
2515 Saioa 2024/02/06 Anatomía de una caída
2475 Saioa 2022/12/20 Camila saldrá esta noche / Ganador IX. Ed. KORTeN!: El carné
2445 Saioa 2022/01/25. Petite Maman / Kinka (flb)
2394 Saioa 2020-07-07 Die Abenteuer des Prinzen Achmed / Pil pil (zuz. flb)
2348 Saioa 2019-03-26 Lazzaro felice (aurk)
2222 Saioa 2015-10-20 Leviatán (aurk)
2445 Saioa 2022/1/25 Petite maman / Kinka (flb)
Filmegintza: Pil pil (flb, 2019)