top of page
Image-empty-state.png

Koldo Almandoz De la Cruz

Zinemagilea

(Donostia, 1973), Nafarroako Unibertsitatean Ikus entzumenezko Kazetaritzan lizentziatu eta gero, New Yorkeko Unibertsitatean eta Boiseko Unibertsitate Estatalean jarraitu zituen ikasketak. New Yorken bere lehenengo film laburra egingo du, Razielen itzulera (1998). Horren ostean kameraren atzean beste 19 lan egingo ditu: Belarra (2002), Amuak(2004), Midori (2006), Ahate pasa (2009), Deus et machina (2012), Hubert Leblonen azken hegaldia (2014) batzuen artean (hauetariko batzuk Fas zineklubean ikusitakoak). Bere ahalmen artistikoa agerian ikus daiteke aipatutako lanetan. Hainbat medioekin elkar lanean aritu da (Euskadi Irratian, Egunkarian, El Pais-en) eta The Balde aldizkariaren zuzendaria da 2003 urtetik aurrera.


Fasera bisitak:

2307 Saioa     2018/02/06   La región salvaje / Plágan (flb)

Filmegintza: Hondar ahoak (2020 Serie TV) · Oreina (2018) ∙ Sîpo Phantasma (2016)

bottom of page