top of page
Image-empty-state.png

Judith Ruiz Onandi

Dantzaria

(Erandio. --)


Dantza klasikoko tituluduna (Donostiako Kontserbatorioa) eta Telekomunikazio Ingeniaria (EHU/UPV).


2003az geroztik Bruselan bizi da, dantzari eta koreografia eta coach laguntzaile gisa WArd/waRD – Ann Van den Broek (Holanda-Belgika), Jelena Kostic (Holanda), DIVEinD– Dario Tortorelli (Holanda), Krego-Martin Danza (Euskal Herria), Doos kolektiboa – Eva Guerrero (Euskal Herria)... Bira zabala egiten du Europa osoan, Asian eta Kanadan.

Ann Van den Broek-en (2008ko Holandako dantza lan onenaren Swan saria irabazten du) ‘Co(te)lette’ lanaren interpretea da, baita The Co(te)lette (Mike Figgis. 2010) lanaren zinemarako egokitzapenarena ere.


2012tik mugimenduari eta dantzari aplikatutako anatomiaz, lesioen berreskurapenaz eta prebentzioaz eta teknika somatikoez arduratzen da. Mugimenduarentzako anatomia ikasi zuen Blandine Calais-Germain fisioterapeuta eta dantzari ohiarekin, eta Rolfing eta Rolfing Mugimenduan egiaztatu zuen Europako Rolfing Elkartearen eskutik.


Dansgroep Amsterdam - Krisztina de Châtel-erako koreografia-laguntzaile gisa ere lan egiten du ‘Domestica’ obran eta Ann Van den Broek-en ‘The Black Piece’ obran (Swan·2015 saria), besteak beste.


Amsterdam (Holanda), Tilburg (Holanda), Anberes (Belgika) eta Arnhemeko (Holanda) dantza garaikideko kontserbatorioetan irakasle gonbidatua da.


Bere interesa dantza teknika garaikide eta klasikoen eta dantzari bakoitzaren gorputz eta adimenaren entzumenaren arteko harremanean datza.


Fasera bisitak:

2225 Saioa     2015/11/10   Judith Ruiz + Maria Martin: To be continued..(Krego-Martin Danza) (VII edición PreZINEBI)

bottom of page