Juan Carlos (Jota) Sampedro
Idazlea eta gidoilaria
Idazluma lantzen aritua, ‘Trópico destino’ argitaratzen du 2012an, eta pare bat urte geroago ‘Maldito desencanto’, non Jota pertsonaiak (Juan Carlosek hartzen duen ezizena) idazketaren bidea hartu zuen bizitza atseginago eta arrakastatsuago bat aurkitzeko, bizitza monotono eta geldi bat atzean uzteko.
Pedro Aguilera ezagutzen du, eta 'lau eskutara’ idazten dute Demonios tus ojos (Pedro Aguilera. 2017), arrakastaz aurkeztua Malagako Zinemaldian (Zinema Eskolen Saria, Emakumezko Aktore Onenaren Saria eta Gizonezko Aktore Onenaren Saria).
Juan Carlosek, Pedro Aguilerarekin batera, Fas zineklubean filmaren nondik norakoak aurkezten ditu.
2019an, ‘Chernóbil’ (Winged Cranes konpainia) dramaturgia egiten du, dena plastikoz estali duen ingurumen-hondamenditik abiatuta, izaki bizidunik gabe. Familientzako antzezlana, objektuen antzerkia, bunraku japoniarraren antzerkia (hiru pertsonak manipulatutako panpina-txotxongiloa) eta bideo proiekzioak nahasten dituena.
Aurrerago, gidoi berri bat egiten du Estado impuro (Arturo Prins. 2020), Rotterdam-en estreinatua, nolabaiteko polemika dakarrena (fideltasuna eta polimaitasuna gidoiaren koktelontzian).
‘A mil vacaciones de distancia’ (2020) eleberria ere argitaratzen du, berriz ere irudimena martxan, ezohiko egoerak sortzeko.
Fasera bisitak:
2309 Saioa 2018/02/20 Demonios tus ojos