top of page
Image-empty-state.png

Juan Carlos "Tato" Gracia Martín

Musikaria (kontrabaxua)

(Basauri, Bizkaia. 1961)


Carlos ‘Tato’ Graciak jazza odolean darama, topiku bat izan nahi gabe, errealitate bat da, kontrabaxu estimatua eta ibilbide luzekoa, bere istorioa Bilbaina Jazz Club Kultur Elkartearekin (BJC) lotuta dago. Elkartea 1991n sortu zen, Pio Lindegaard (Zornotza. 1920 – Getxo. 1999, Zornotzako daniarra, Danimarkako kontsula Bilbon) buru zuen jazz zale talde baten ekimenez, La Sociedad Bilbaoren (lehenengo egoitza) etxabean biltzen zirenak, talde horretan zaletuak zeuden Bilboko lokaletan Jazza jotzen.


1986an San Juan Evangelistako (Madril) jazz kontzertuetan euskal jazz gisa PORK PIE HAT taldea agertu zen (Santiago Ibarreche, Victor de Diego, saxoak; Carlos Velasco, gitarra; Carlos Yohn, pianoa; Carlos Gracia, baxua; Aitor Landeta, bateria).


2000. urtean, Bilboko Udalak Bilbao Distrito Jazz (Bilbao 365) sortu zuen, musika hori urte osoan hiribilduan zabaltzeko. 2010ean BBK Aretoa gehitu zen, urteroko Erakusketarekin, eta ondoren Guggenheim Museoa (Aste Nagusian). Carlos ‘Tato’ Gracia proiektu horien sustatzailea, eta 2007an, Gorka Reinorekin batera, JAZZ ON! sortu zuten Jazza eta musika sortzaile eta inprobisatuak Euskal Herrian zabaltzeko, sektorea profesionalizatzeko eta erregularizatzeko etengabeko eskaintzarekin. Programatu eta ekoiztea. Moskito Rekords diskoetxea ere sortu zuten.


José Luis Canalen ohiko laguntzailea (pianoa). Baita BJC programatzailea eta Jazzon Aretoan Jazzerako espazio egonkorra lortzeko arduraduna (Urazurrutia kalea. Bilbo).


Fasera bisitak:

2070 Saioa     2011/06/28   José Luis Canal Dúo (Música en vivo)

bottom of page