top of page
Image-empty-state.png

José María Lara (Txepe) Fernández

Kamera, elektrizista, argazki zuzendaria eta ekoizlea

(Madril. 1948)


Ramiro de Maeztu Institutoan (Madril) ikasten du. Langile nekaezina da zinemaren munduan, eta arlo asko garatu ditu bertan. Alemanian erbesteratu zenean, 8 urte zituela, Argazkigintzako Ingeniari graduatu zen Koloniako Estatu Eskolan. Euskal Herrira itzulita, laguntzaile, argazki finko eta kameralari-laguntzaile lanetan dihardu 1985etik aurrera, hemen egindako hainbat lanetan: Ehun metro; Hamaseigarrenean aidanez; Zergatik panpox; La monja alférez-Moja alfereza; Adiós, pequeña; A los cuatro vientos/Lauaxeta; El polizón del Ulises/Uliseen polizoia; Ander eta Yul/Ander y Yul; Viento del cólera; Santa Cruz el cura guerrillero/Santa Cruz apaiz gudaria. 1992an Victor Erizeren El sol del membrillo filmean egin zuen lan, kamera-laguntzaile gisa.


1988an José María Lara P. C. ekoiztetxea sortu zuen Iruñean. Hasiera batean film laburrak ekoizten zituen, eta kamera gisa parte hartu zuen, bere lehen film luzea ekoitzi arte: El anónimo… ¡Vaya papelón!/Anonimoa(Alfonso Arandia. Egosketa Sagutxo SArekin. 1990). Urtebete geroago Vidas imaginarias/Ustezko biziak (José Antonio Vitoria, Michel Gaztambide. 1991).


Argazki-zuzendari gisa, 1991 eta 1996 bitartean, Traintime(Julia Juaniz. 1991) edo Blanca o la luna (Laura Belloso. 1996).


Nafarroa oinez 1993 sustatu zuen, baita Ciao, amore, ciao (J. A. Vitoria. 1993) ere. Eta hurrengo urtean Alsasua 1936 (Helena Taberna) edo Justino, hirugarren adineko hiltzailea (Santiago Aguilar, Luis Guridi [La cuadrilla]) film ertaina egin zuen, estatuan oihartzun handia izan zuena.


1997an zuzendaritzan animatu zen, Muerto de amor film laburra Ramón Barearekin batera zuzenduz, ZINEBIko Sari Nagusia. Urte berean hainbat film labur ekoitzi zituen: La noche-nocturno; Uno de esos días; Txotx; La vaca; El viento africana edo El magnolio. Eta A ciegas (Daniel Calparsoro) luzea koproduzitzen du.


Produkzioarekin eta Ramón Barearen adiskidetasunarekin jarraituz, Pecata minuta komedia ekoizten du (Ramón Barearen opera prima. 1999).


Lena-n (Gonzalo Tapia. 2001) produkzio-burua izateaz gain, paper txiki batean parte hartzen du. Eta argazki-zuzendari gisa Koldo Azkarretaren Hitchcock en el puente colgante film laburrean lan egiten du, Alcalako Jaialdian bere argazkiagatik aipatua, eta Joseba Salegiren Sor Corazón lanean.


Alokatu SL ekoizpen-etxea ere sortu zuen 2001ean, eta hamarkada amaieran banaketarako jauzia egin zuen.


2003an Latorrizko Danborra Elkartea sortu zuen eta 2004an Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinemaldia (FICI. Madril) Espainiako lehen nazioarteko jaialdia, oso-osorik haur eta gazteentzako zinemari eskainia.


Euskal Zine Teknikarien Elkartearen sortzaile eta bultzatzailea. ADEADEko (Euskadiko Ikus-entzunezko Enpresen Elkartea) eta ANPko (Ekoizle Berrien Elkartea) kidea. SHANGRI-LA P.C., S.L., ARGILUN (argiztapena) eta ARGINABAR (bideoa) enpresetako bazkidea.


* albistea (1982-04): ETA p-m-ren azpiegitura Frantzian, ia deseginda. Taldeko buruak, Lara Fernandez, ‘Txepe’ deitua, Moskuko Lumumba Unibertsitatean matrikulatu eta Alemania federalean bizi izan zenak, ihes egitea lortu zuen, Baionako polizia prefekturak jakinarazi duenez.

Fasera bisitak:
2075 Saioa     2011/11/08  Arriya (III. dizioa PreZINEBI)

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page