top of page
Image-empty-state.png

José Antonio Vitoria Armendariz

Idazlea, antzerkigilea eta gidoilaria (zinema eta tb)

(Iruña-Pamplona. 1962)


Arkitekturan trebatua, idaztea izan da bere pasioa eta bere modus vivendi. Eta idazkeran aldaera guztietan txandakatzen da: literatura, telebista, publizitatea, zinema, antzerkia eta prentsako artikulugilea.


‘Adiós al Beagle’ poema liburuarekin hasten da (Río Arga Saria, Iruña. 1983), urte batzuk geroago ‘Libro de las repeticiones’ (Pamiela. 1988) edo ‘Casi solos’ (Madril. 1992). Eta baita El Diario Vasco, El Mundo, Navarra Hoy edo Río Argaegunkarietarako artikuluak idazten ere.

1989an telebistarako Delirios de amor. Soleá (tve) idazten du, urte batzuk geroago Sé infiel y no mires con quién (tve. 1992) edo Amaren Etxea (ETB. 1992).


Antzerkirako ‘Un extraño’ (1991) idazten du, Calderón de la Barca bigarren saria, urte batzuk geroago 1994ko Europako Antzerki Sarirako finalista izango da lana.


1991n ere, zinema zuzentzera animatu zen, Michel Gaztanbiderekin batera eta Txepe Larak ekoitzitako Vidas imaginarias film laburrarekin. Aldi berean, Santa Cruz. apaiz gerrillariak (José María Tuduri. 1991) gidoia egiten du Michel Gaztanbiderekin eta Tudurirekin berarekin. Chatarra-en (Félix Rotaeta. 1991) gidoian parte hartzen du.


Iokanaan, zure gorputza (1992) film laburra zuzentzen du, eta Como tú quieras (flb. Joseba Salegi. 1992) idazten du, geroago Ciao amore, ciao (1993) film laburra idazten eta zuzentzen du.


Aldi berean, antzerkirako ‘Oscar Wilde no tiene nombre’ (1992) idazten du, O.W.ren beraren ‘De profundis’ lanean oinarrituta. Ondoren, ‘Adagio violentissimo’ (1993, Tanttakataldeak antzeztua eta Ados Teatroa-k ekoitzia), eta ondoren telefilm bihurtu zen Adagio violentissimo (etb. 1994).


Bere idazle aldakortasunean Komunikabideoak eta hizkerak txandakatzen ditu.

Zinerako, Ibarretxe anaiek ekoitzitako La buena madre (1995) film laburra idatzi eta zuzentzen du. Hainbat proiektu ekoiztetxeen kaxoietan (Dama de noche eta Norte) geratu ondoren, estrenaldia dator Ione sube al cielo(Joseba Salegi. 1999) José Antonioren gidoiarekin. Hurrengo urteetan, bere idazkiak kaxoietan geratu ziren berriro, GLUP. Una aventura sin desperdicio (Aitor Arregi, Iñigo Berasategi. 2004), animaziozko film ia ezezaguneraino, ere idazten du, baina Elkano. Munduari lehen bira,beste animaziozko luzea ez da egiten. Eta 2005ean Vorvik opera prima egingo du, ‘arantzatxoren bat kenduta’.


Telebistarako dedikazioan (gidoiak) Gure familia eta beste pizti batzuk (telesaila. etb. 1997) edo Boterearen esentzia (telesaila. Telecinco. 2001-2002). Gainera, 1996an ‘gala’ pare bat antolatzn ditu, eta ‘Fagor’ eta ‘Vital Kutxa’ (6. kanala) publizitate-iragarkiak egiten ditu.

Baina gusturago dago ‘tauletan’ (antzerkia): ‘La coraje’ (Vaivén Pro. 1997), ‘Desperrados’ (Ados Teatroa. 1998), ‘Sutargi’ (Aukeran Dantza. 2002), eta ‘Izena duen guztia omen da’ (Aukeran Dantza. 2003). ‘Decameron’ (Ados Teatroa. 2004. Egokitu. Boccaccio), ‘Zure ohe aberatsa maite dut’ (El Paso. 2004. Egokitu. Filma).


2005ean, Ados Teatroaren Ekoizpen Exekutiboa bere gain hartzen du, eta, gainera, ‘Einstein’ idazten du, Valentziako Arte eta Zientzien Museorako ikuskizun interaktiboa.

Berea idaztea da... eta segi.


Fasera bisitak:

Z0xx Saioa     2004/01/23   (Cineclub Fas 17:00*) 50º aniversario: Mesa Guionistas

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page