José María de Orbe y Klingerberg
Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea
(Donostia. 1958)
Artista (argazkilaria), gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea. Ikastetxe Alemanean (Donostia) hasi zituen ikasketak. Zuzenbide ikasketak hasi zituen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta 1984an American Film Instituten (Los Angeles, AEB) matrikulatu zen Full Bright bekarekin. Hainbat filmaziotan kolaboratuz hasten da, eta paraleloan Super 8 eta 16 mm-tan film laburrak egiten ditu.
1982an, Carlos Pérez Ferréren Héctor, el estigma del miedoluzea ekoiztukide zuen. Lau urte geroago, Estatu Batuetatik itzuli ondoren, publizitate iragarkiak egin zituen, gidoien idazketarekin konbinatuz, horien artean De Chillida a Hokusai (Susana Chillida. 1993).
2000. urtean, Jaime Rosales eta María José Díezekin batera, Fresdeval Films ekoiztetxea sortu zuen, eta La línea recta opera prima ekoitzi zuen.
Visitas al Fas:
1934 Saioa 2008/01/22 La línea recta
Filmegintza: La línea recta (2006), De Chillida a Hokusai (2000), Neon, (USA. 1985), Jonathan what the hell, (USA. 1985), Lifeguard, (USA. 1985)