José Luis López-Linares Del Campo
Argazki-zuzendaria, zinema-zuzendaria eta ekoizlea
(Madril. 1955)
Argazki-zuzendaria, zinema-zuzendaria eta ekoizlea. José Luis López-Linares 1994an Cero en conducta zinema-ekoiztetxearen sortzaileetako bat izan zen, Javier Rioyorekin batera. Bertan, zuzendari, ekoizle exekutibo eta zineman eta publizitatean argazki-zuzendari lanak egin zituen.
Argazki-zuzendari gisa film luzeen zerrenda luzea du, besteak beste: Carlos Sauraren Pajarico, Gerardo Veraren La Celestina y Una mujer bajo la lluvia, El Tricicleren Palace, Emilio Martínez-Lazaro-en Los peores años de nuestra vidaeta Amo tu cama rica, Víctor Ericeren El sol del membrillo, Francisco Lombardiren Caídos del cielo eta La boca del lobo edo Alain Tannerren El hombre que perdió su sombra, beste askoren artean. Bere film luzea, Un instante en la vida ajena, oraingoan bakarka zuzendua, 2004ko Goya sarietan Film Dokumental Onenaren saria lortu zuen.
Antzerkian eta operan Carlos Saurarekin lan egin du Carmen-en (Spoletto eta Sttuttgarten operak), Bob Wilsonekin Don Juan-en eta Fernando Truebarekin Trio en Mi Bemol-en.
Fasera bisitak:
1785 Saioa 2004/05/11 Un instante en la vida ajena
Oinarrizko filmegintza: Un instante en la vida ajena (2003), Extranjeros de sí mismos (2000), A propósito de Buñuel (2000), Asaltar los cielos (1997)