top of page
Image-empty-state.png

Jorgen Leth

Poeta, zuzendaria eta ekoizlea

(Aarhus, Danimarka. 1937)


Literatura eta Antropologia ikasketak egin zituen Aarhuseko (Danimarkako hiririk zaharrenetako bat) eta Kopenhageko unibertsitateetan.


Bere curriculumak bizi ibilbide bizia islatzen du, zinema zuzendari eta ekoizle, poeta eta telebistarako komentarista izatera eraman duena. 1959-1968 bitartean, jazz, zinema eta antzerki kritiketan espezializatutako kazetari gisa lan egin zuen. Ondorengo etapetan, Danimarkako Zinema Instituturako ekoizpen arloko aholkulari gisa jardun zuen, ondoren Kontseiluko Presidente izendatu zutelarik (1977-1982).


Berrogei film baino gehiago egin ditu. Zeregin horrekin batera, hamar poesia bilduma eta prosazko lau lan argitaratu ditu (saiakerak), eta Kopenhageko Zinema Eskola Nazionalean eta Berkeley, UCLA eta Harvard unibertsitateetan zinemagintzako irakaskuntzan aritu da, besteak beste.


Sari hauek jaso ditu, besteak beste: Thomas Mann Saria, Alemaniako literatura saria (1972); Danimarkako Akademiaren Sari Nagusia (1983), Paul Hammerich Saria, idazle eta kazetari daniarra (1992); Drachmann Saria bere literatur lanari; eta France Saria, Frantziako eskualdeei buruzko erreportaje kulturalengatik, horiei Nazioarteko Zinema Jaialdietan lortutako sari ugari gehituta. 1995az geroztik, biziarteko ohorezko sari baten onuradun da, Danimarkako Estatuak bere zinema-lana aitortzeko emandakoa. Eta 1999tik Danimarkako Erresumako ohorezko kontsula da Jacmelen, Haitin, eta han bizi da.


Fasera bisitak:

1831 Saioa     2005/04/26.  Cinco condiciones

Oinarrezko filmegintza: Cinco condiciones (2003), Drommere (2002), Haiti. Uden titel (1995), Traberg (1992), Notater om kærligheden (1989)

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page