top of page
Image-empty-state.png

João Pedro Rodrigues

Gidoilaria eta zuzendaria

(Lisboa. 1966)


Lisboako Goi Mailako Antzerki eta Zinema Eskolan ikasten du. Alberto Seixas Santos (Portugalgo Novo Cinema mugimenduari atxikia) eta Teresa Villaverde zuzendarien filmetan zuzendari laguntzaile eta muntaia lanetan hasten da, besteak beste.


1988an O Pastorfilm laburra idatzi, zuzendu eta muntatzen du. Geroago, bere bigarren Parabéns (1997) film laburra idatzi, zuzendu eta muntatzen du. Esta é a minha casa(1997) Film ertaia berak idatzi, zuzendu eta muntatzen du, ere. Eta 1998an Viagem à Expo filma zuzentzen du, Frantziatik bueltan etorritako portugaldar emigranteak.


2000. urtean O Fantasma bere opera prima egiten du, film berezia eta ausarta, eta eskandalu bat sortzen du Portugalen LGBT gaiagatik. Bost urte geroago, Odete filma jartzen du martxan. Cannesen estreinatzen da, eta nazioartean oihartzun handiagoa izan du.

2007an China Chinafilm laburra egiten du, eta ondoren Cannesen estreinatutako Morrer como un homem (2009) zuzentzen du.


2010ean iristen da A último vez que vi Macau, eta askoz geroago O ornitólogo (2016) Fas zineklubean aurkezten duen filma, Zinegoak·2017 Jaialdiaren esparruan, non jaialdiaren Ohorezko Saria jasotzen duen.


Fasera bisitak:

2271 Saioa     2017/02/21   O ornitólogo (XIV. Zinegoak / Golem-A.Z. Alhóndiga)

Oinarrizko filmegintza: O Ornitólogo (2016) · A última vez que vi Macau (2012) · Morrer como um homem (2009) · Odete (2005) · O Fantasma (2000)

bottom of page