Javier Corcuera Andrino
Gidoilaria eta zuzendaria
(Lima, Perú. 1967)
Gidoilaria eta zuzendaria, dokumentaletan espezializatua. Madrildarra adopzioz, 1986an iritsi zen hiri horretara, eta Irudiaren Zientzien Fakultatean (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean) matrikulatu eta lizentziatu zen. Baina beti oin batekin bere jatorrizko Perun, non zinema ikasketak hasi zituen.
Giza Eskubideen defendatzaile porrokatua, munduaren alde batetik bestera bidaiatzen du: preso perutarrak, mugimenduak Chiapasen, errefuxiatuak Jugoslavia desagertuan edo okupak Madrilen (Minuesa). 1997an, erregistroa aldatuz, Making of egin zuen Fernando León de Aranoarentzat (Familia).
Hiru urte geroago La espalda del mundo bere opera prima egin zuen, 48. Zinemaldian (SSko Nazioarteko Zinemaldia) estreinatua, Elías Querejeta eta Fernando León de Aranoarekin batera (gidoigilea eta laguna). Aipamen Berezia lortzen duen lekuan, Kritikaren Nazioarteko Saria (FIPRESCI), Arturo Ripsteinekin batera (Saria La perdición de los hombres filmarengatik).
Fasera bisitak:
1706 Saioa 2002-01-29 La espalda del mundo
Filmegintza: La espalda del mundo (2000) · Doñana, memoria de un desastre (dok. 1998) · Making of de Familia (Fernando León de Aranoa. 1997) · Minuesa, una ocupación con historia (dok. Tv. 1995) · 1ZBJEGGLICE / Refugiados (dok. Tv. 1995) · Chiapas, hablan los rebeldes (dok. Tv. 1995) · Perú, presos inocentes (dok. 1995)