top of page
Image-empty-state.png

Javier Agirre Erauso

Kamera eta argazki zuzendaria

(Irun. 1975)


Komunikazioetako Teknikari Elektronikoa (Bidasoa Inst. Irun), eta gero Irudia eta Soinua, Argazki Zuzendaritzaz gain (ESCIVI. Andoain).


2000tik film laburretan parte hartzen du: Anabel duerme (Aitor Álvarez. 2000), La pescadilla que se muerde la cola (Txema Matía. 2001) edo Buenas noches, padre (Javier Alonso. 2001). 


La pelota vasca. La piel contra la piedra (Julio Medem. 2003) film luzean lan egiten du, Aupa Etxebeste! (Asier Altuna, Telmo Esnal. 2005), Txintxua Films-ekin, edo Lucio (Aitor Arregi, Josemari Goenaga. 2007), Moriarti Produkzioak-rekin.


Era berean, publizitate-iragarkiak, bideoklipak eta telebistarako lanak egiten ditu: The Dragon House (2005) edo Go! azen (2009).


2010ean 80 egunean filma lan egiten du (Garaño eta Goenaga. Moriarti) eta urtebete beranduago Urte berri on, amona!(Telmo Esnal. Txintxua) edo Urrezko eraztuna (Jon Garaño. Moriarti).


Goya·2018 sariaren irabazlea Handia filmarekin (Arregi eta Garaño), eta La trinchera infinita filmagatik izendatua (Arregi, Garaño eta Goenaga. 2020) edo Akelarre (Pablo Agüero. 2021). Gainera, 4 sari gehiago lortu ditu.


Fasera bisitak:

2113 Saioa     2012/11/13   Urte berri on, amona! (PreZINEBI 2012)

bottom of page