Ivan Miñambres Urquijo
Ekoizlea
(Portugalete. 1984)
Publizitatearen sektorean lan egin zuen 2009an UniKo sortu arte (gaur egun CEO), animazioan espezializatutako ekoizlea, eta harekin ekoitzi zuen bere lehen film laburra, “Birdboy”, Alberto Vazquezek zuzendua. Ordutik 11 film labur, 2 film luze ekoitzi ditu eta Adidas, BBVA, Skôda, Iberdrola, Carrefour edo Leroy Merlin bezalako bezeroentzat lan egin du.
Bere hiru lan saritu ditu Shorts from Spain katalogo ospetsuak. Sari garrantzitsuak lortu ditu, besteak beste, hiru Goya Sari “Birdboy”, “Decorado” eta “Psiconautas”, edo Annecyko Nazioarteko Animazio Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Nagusia, “Homeless Home” film laburragatik.
Fasera bisitak:
2491 Saioa 2023/05/02 Unicorn Wars / El cometa (flb)
2457 Saioa 26/04/2022 Titane / Homeless Home (flb)
2246 Saioa 03/05/2016 Los exiliados románticos / Viaje a pies (flb)
Filmegintza (ekoizlea): Nacer (flb, ani 2021), Loop (flb, ani 2021), Homeless Home (flb, ani 2020), Sangre de Unicornio (flb, ani 2013), Birdboy (flb, ani 2011)