top of page
Image-empty-state.png

Itxaso Quintana

Aktorea

(Portugalete, Bizkaia. 1979)


4 urterekin hasi zen ballet klasikoan trebatzen. 1998an Ohiana Regüelarekin (sopranoa eta koru-zuzendaria) kantuan trebatu zen, eta dantza klasikoarekin jarraitu zuen. 2000. urtean Musika Irakasletzan (EHU) lizentziatu zen. Horrela hasten du, berak esaten dion bezala, 360º-ko aktore prestakuntza.


2001ean Madrilera joan zen Salvador Collado ‘Historia de un Caballo’ musikalean parte hartzera. Bikoizketa eta Off ahotsa (La Barraca konpainia. 2001-2003). Ondoren, Interpretazioa kameraren aurrean (Bululu konpainia. 2003-2004). Bertso tailerra ere egiten du (La Guindalera konpainia. 2005). Bi urte geroago, ‘sitcom’ en hasi zen (Estudio Corazza para Actuación. 2007-2008).


Telebistako bere ibilbidean, El comisario (Tele5. 2003), garrantzia hartzen du Amar en tiempos revueltos-en (tve1. 2006-2007), eta Alardea, David P Sañudo (2020), El internado: Las cumbres, Juan Carlos Cueto (2022), edo Balenciaga, Arregi, Garaio eta Goenaga (2022) iritsi arte jarraitzen du. Zineman askorik ematen ez bada ere, Javier Rebolloren Alaba Zintzoa (2013) eta Txarriboda (2014) filmetan egiten du lan. Mariaren (unicorn potroa) ahotsa da Unicorn Wars, Alberto Vázquez (2022).


Antzerkian, Shakespeareren ‘Venus eta Adonis’ (2013) eta ‘El sueño de una noche de verano’ (2016) eta Goldoniren ‘Los enamorados’ (2013) bezalako klasikoetan lan egin du.

Zarzuelak: ‘El dúo de la Africana’ (2011-2012) eta ‘La viuda alegre’ (2015) Emilio Sagi zuzendariaren eskutik. Edo ‘Gabriel Arestiren etxea defendituko dut’ (2020) berezia, Calixto Bieitok zuzendua (Kantata musika barik, poeta bilbotarraren geografia emozionala zeharkatzen duen hitz-kantata).


Baina bere saltsa Musikala da: ‘Mamma Mia’ (2004-2007), ‘La Bella y la Bestia’ (207-2008), ‘40 El musical’ (2011-2012), ‘Cyrano de Nueva Orleans’ (2011-2012 / 2014-2016), ‘Cabaret Chihuahua’ (2013-2019), ‘Yo soy Pichichi’ (2019) edo ‘Yo, la peor del mundo’ (2020-...) horren adibide batzuk dira.


Bi aldiz izendatu dute Musika Antzerkiaren Sarietan: 2012an, ‘40 El musical’ (antzeztaldeko aktorea), eta 2015ean, ‘Cabaret Chihuahua’ (aktore protagonista).


Fas bisitak

2491 Saioa     2023/05/02    Unicorn Wars  / El cometa (flb)

bottom of page