Iratxe Fresneda Delgado
Kazetaria, irakaslea, ikertzailea eta zinemagilea
(Arrigorriaga, Bizkaia. 1974)
Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea eta EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio Saileko irakaslea 2004tik; irakasgai hauek ematen ditu: Irudia, Generoa eta Nortasuna; eta Gidoia II: Ez-fikziozko Programak. Irakasle bisitaria izan da unibertsitate batean baino gehiagotan: Nevadakoan (AEB), Lundekoan (Suedia) eta Tolosa II-koan (Frantzia), non, gainera, bere sorkuntza zinematografikoa ikertu eta garatu baitu.
Idazle, gidoilari eta zinema kritikari da, eta komunikabideetan kolaboratzen aritzen da. Haren hastapenetan, EITBnaritu zen, batik bat irratian.
Haren ikerlanen ondorioz, 2016an, Irrintziaren oihartzunak egin zuen, bere opera prima, Mirentxu Loiarte zinemagilearen gainekoa. Hortik, gainera, Trilogía del registro sortu zen. Lanari ekinik, bigarren lan luzea sortu zen, pertsonalagoa eta esperimentalagoa, Lurralde hotzak (2018). Eta, urte batzuk geroago,Tetuán(2022).
Fasera bisitak:
2409 Saioa 2021-01-19 Lurralde hotzak
2289 Saioa 2017-06-13 Irrintziaren ohiartzunak
2238 Saioa 2016-03-01 Phoenix (kazetaria)
2129 Saioa 2013-03-12 Alps (kaz)
Oinarrizko filmegintza: Tetuán, 2022 (zuzendari, gidoigile eta ekoizlea) · Errotatiba, 2021 (zuzendari, gidoigile eta ekoizlea) · Bigarren sexua (z) collage, 2020 (gidoigile eta ekoizlea) · Lurralde hotzak (Cold lands), 2018 (zuzendari, gidoigile eta ekoizlea) · Irrintziaren oihartzunak (Los ecos del Irrintzi), 2016 (zuzendari, gidoigile eta ekoizlea)