top of page
Image-empty-state.png

Imanol Rayo Barandiarán

Zuzendari eta Gidoigilea

Imanol Rayok (Iruña, 1984), Andoaingo Zinema Eskolan Zuzendaritza ikasi ondoren, eta ondoren Gidoia Michel Gaztanbiderekin Urnietan, 2007an egin zuen bere lehen lana La mosquita muerta (13'), Basquefilms ekoiztetxearen eskutik. Urtebete geroago, Lehiotik film laburra zuzendu zuen.


2011n, Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako Bi Anai (Zinemaldiko Zinemira saria) filmarekin film luzera jauzi arriskutsua egin zuen. 9 urte igaro beharko dira Hil kanpaiak bere bigarren film luzea egiteko, hau ere eleberri batean (33 ezkil,  Miren Gorrotxategi) eta Joanes Urkixoren gidoian oinarritua. Bi  kasuetan landa-eremuan filmatzen dira, eta kutsu dramatikoa dute, paisaia protagonista bihurtzen baita.


"Argiaren hizkuntza erabakigarria da, argi baten edo bestearen arabera dena nola  aldatzen den erakutsiz. Eta horrek pertsonaiengan ere eragiten du,  filmaren unibertso formaleko biztanleengan".


Fasera bisitak:

2423 Saioa    2021-04-27   Hil kanpaiak

Oinarrizko filmegintza: Hil Kanpaiak (2019) · Bi anai (2011) · Mosquita muerta (2007)

bottom of page