Imanol Rayo Barandiarán
Zuzendari eta Gidoigilea
Imanol Rayok (Iruña, 1984), Andoaingo Zinema Eskolan Zuzendaritza ikasi ondoren, eta ondoren Gidoia Michel Gaztanbiderekin Urnietan, 2007an egin zuen bere lehen lana La mosquita muerta (13'), Basquefilms ekoiztetxearen eskutik. Urtebete geroago, Lehiotik film laburra zuzendu zuen.
2011n, Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako Bi Anai (Zinemaldiko Zinemira saria) filmarekin film luzera jauzi arriskutsua egin zuen. 9 urte igaro beharko dira Hil kanpaiak bere bigarren film luzea egiteko, hau ere eleberri batean (33 ezkil, Miren Gorrotxategi) eta Joanes Urkixoren gidoian oinarritua. Bi kasuetan landa-eremuan filmatzen dira, eta kutsu dramatikoa dute, paisaia protagonista bihurtzen baita.
"Argiaren hizkuntza erabakigarria da, argi baten edo bestearen arabera dena nola aldatzen den erakutsiz. Eta horrek pertsonaiengan ere eragiten du, filmaren unibertso formaleko biztanleengan".
Fasera bisitak:
2423 Saioa 2021-04-27 Hil kanpaiak
Oinarrizko filmegintza: Hil Kanpaiak (2019) · Bi anai (2011) · Mosquita muerta (2007)