top of page
Image-empty-state.png

Ignacio Del Moral Ituarte

Gidoilaria eta antzerkigilea

Ignacio del Moral Donostian jaio zen 1957ko irailaren 2an, nahiz eta umetatik Madrilen bizi izan familiarekin hanbizi izan zen-eta. Madrileko Unibertsitate Autonomoan Biologia Zientzietako ikasketak hasi zituen, nahiz eta ez zituen bukatu. Allonso Santos-ek zuzendutako Teatro Libre izeneko taldean sartu zen, eta bertan urte batzuetan jarraitu zuen. 1982. urtean “La Gran Muralla” idatzi zuen, bere lehenengo lana. Arreta jarri zuen, bereziki, antzerki-testuak idazten hasiera batean, eta geroago telebista eta zinemarako gidoiak idazten. Antzerki-Egileen Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen (AAT) kidea da.


Antzerki lan ekoizpen ugariaz gain, (horietako asko sarituak eta beste zenbait itzuliak edota estreinatu edo irakurriak zenbait hizkuntzatan; hala nola, ingelesa, frantsesa, suediera, italiera, grekera, errumaniera, flamenkera, portuguesa, polakoa edo txekiera) erantsi behar dugu karrera handia telebistako gidoigile gisa. Bertan, parte hartze nagusia izango du telesail batzuen sortze eta garapenean, esate baterako, Farmacia de guardia, Querido maestro, Ay, señor, señor, El comisario, El síndrome de Ulises edo Todos los hombres sois iguales.

Zinema gidoigile gisa, honako gidoi hauetan hartu du parte: “Los lunes al sol” (Fernando León de Aranoa, 2002 zuzendariarekin batera idatzia); Zinema idazleen elkargoko 7 sari, besteak beste, gidoi onenarena); “Planta cuarta” (Antonio Mercero eta Albert Espinosarekin batera elkarlanean, 2003); “El mundo alrededor” (2006); “Tuya siempre” (2007), “Cenizas del cielo” (José Antonio Quirós-ek eta Diniosio Ramos-ek idatzitako gidoigilekidea, Goya Sariaren Gidoi Onenaren Sarirako izendatua 2008); “Lope” (Jordi Gasull-ekin batera idatzia, Andrucha Waddington-en zuzendaritzapean, 2010) eta “La voz dormida” (Benito Zambrano zuzendariarekin batera idatzia, Dulce Chacónen izen bereko eleberrian oinarritua, 2011). Bere azken zinema-elkarlana “Las aventuras de Tadeo Jones” (Enrique Gato, 2012) animaziorako filma izan da.


Ignacio del Moral Fas zineklubean “Lope” lana aurkeztu zuen saio batean (Andrucha Waddington, 2010; 2116. saioa) Euskal Gidoigileak/ Guionistas Vascos elkartearekin batera.

Oinarrizko filmegintza: Las aventuras de Tadeo Jones (2012), La voz dormida (2011), Tuya siempre (2007), El mundo alrededor (2006), Planta Cuarta (2003), Los lunes al sol (2002)

bottom of page