Ibone Bengoetxea Otaolea
Politikaria eta psikologoa
(Bilbo. 1967)
Psikologian lizentziatua (Deustu Unib. 1985-1990. Ohorezko matrikula) eta gainera Graduondokoa talde-lanean. Solfeoa eta pianoa ikasi zituen (Juan Crisostomo Arriaga. 1994), bai eta prestakuntza osagarria ere: Enpresen Zuzendaritza, Giza Baliabideak, Laneko Prebentzioaren Psikosoziologia, Marketin Estrategikoa, Bitartekoekiko Harremana edo Kalitatea.
1992an Erandion irakasle, eta 1994an EuskoTrenen bezeroentzako arreta, gero Metro Bilbaon. 1998tik 2000ra Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-zerbitzuetako psikologoa.
2001ean protokoloa eta zeremonia ikasi zituen (Escola Universitària d 'Estudis Empresarials, Bartzelona Unib.).
2003an Bilboko Udaleko zinegotzi izendatu zuten (alkateordea eta bozeramailea), EUDELeko presidente izatera iritsita (2011-2015). 2015ean Bizkaiko Foru Aldundiko diputatua (2021era arte. Herri Administrazioa eta Harremanak).
Eta 2021etik aurrera EITBko Zuzendari Kudeatzailea.
Fasera bisitak:
2119 Saioa 2013/01/08 Beerbug (flb) / Safety last (60. urrena)