Haritz Zubillaga
Gidoilaria eta zuzendaria
(Bilbao. 1977)
Arte Ederrak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten du (UPV/EHU. 90eko hamarkadaren erdialdean), ikasgeletan Koldo Serra, Alaitz Arenzana, María Ibarretxe, Borja Crespo eta Nacho Vigalondo, Patxi Urkijoren ikasleekin.
1999an Nacho Vigalondok idatzitako Autoestigma bere lehen film laburra zuzentzen eta muntatzen du. Bi urte geroago, beste pauso bat eman, idazten, zuzentzen eta muntatzen du El método film laburra. 2003an Pornografía egiten du, Nachok idatzia hura ere, eta Fas 50º-n aurkezten da (udako ikastaroaren itxiera).
Hortik aurrera, ‘bere kabuz doa’ (freelance-espíritu libre), idatzi, zuzendu eta muntatu egiten du, Basque Films ekoiztetxearekin lotzen da eta En la boca del lobo (2004) eta Las horas muertas (2007) sortzen dira, urte amaieran Fasen aurkezten duena.
Film laburrean lekua aurkitzen duen bezala, muntaketan aritzen da batez ere: Carta a mi madre(flb. Alegis Arlaukas. 2002), 913 (flb. Galder Gaztelu-Urrutia, Félix Guede. 2004), Tras un largo silencio (Sabin Egilior. 2006), edo Querida Bamako (Txarly Llorente, Omer Oke. 2007).
Asociación de Guionistas Vascos/Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalari lotuta jarraitzen du. Eta bitartean idazten, zuzentzen eta muntatzen jarraitzen du. El ataúd de cristal (2016) filmarekin egiten du debuta film luzean, eta harekin lehiatu zen Sitges·2016-n.
Eta muntatzaile gisa El hoyo (Galder Gaztelu-Urrutia. 2019) filmean parte hartzen du, besteak beste.
Fasera bisitak:
1932 Saioa 2007/12/18 Inland Empire / Las horas muertas (flb)
Z0xx Saioa 2004/07/02 Pornografía (flb) + 11 cortos (Maratón cortos vascos, fin curso 50º aniversario cineclub Fas)
Oinarrizko filmegintza: ‘Huir’, El Columpio asesino (bideoklipa. 2019) · El ataúd de cristal (2016) · The Devil on Your Back (flb. 2015) · She’s Lost Control (flb. 2012) · Las horas muertas (flb. 2007) · En la boca del lobo (flb. 2004) · Pornografía (flb. 2003) · El método (flb. 2001) · Autoestigma (flb. 1999)