Georgina Cisquella Passada
Kazetari, gidogile eta zuzendaria
(Bartzelona. 1954)
Kazetaria, gidoilaria eta zuzendaria. Informazio Zientzietan lizentziatua eta Filosofia eta Letretan Graduatua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 1975etik 1980ra TVE Catalunyako Giravolt asteroko magazinean aritu zen kazetari. Hainbat komunikabidetan kolaborazioak tartekatzen ditu (Radio-4, Diario de Barcelona eta Mundo Diario). 1980-81 artean, Radio Españako (Sail Politikoa) erredaktorea izan zen, eta La nit saioa ere aurkeztu zuen. Hurrengo urtean El periódico de Cataluña-n (Kultura eta Ikuskizunak Saila) erredaktore bihurtu zen. 1982 eta 85 artean Kataluniako TVE Informazio Zerbitzuetan erreportari. 1985etik 92ra SSII TVEko Korrespontsal Diplomatikoa da (Lehendakaritza eta Errege Etxea. Kanpo Politika. Aldi baterako korrespontsala Mexikon). 1992-97 artean TVEk hainbat albistegi gidatzen ditu: Informe del día, Avance informativo, Telediario, Informe Semanal, Noches electoral. 1997tik TVEko Informazio Zerbitzuetako Kultura Arloan lan egiten du.
Fasera bisitak:
Zxxx Saioa 2004 Mahai-ingurua "Kritika zinematografikoa" (Fas 50º)
1750 Saioa 2003/05/06 El efecto Iguazú
Filmegintza: El efecto Iguazú, coguionista con Pere Joan Ventura. (2003), Me estoy quitando con El Gran Wyoming, Pere Joan Ventura y la narración de Antonio Resines y María Barranco. (1999), Feminime (12´). Directora y guionista. (1982), Minusvàlids. Directora y guionista. (1982), Cada dona, un vot. (1981), L'ajuntament de Barcelona (12'). Codirectora con Pere Joan Ventura. (1979), Retorn del president Tarradellas. Coguionista con Francesc Betriu, J. Castells, Josep Maria Forn y J.M. López Llaví. (1977)