top of page
Image-empty-state.png

Gabriel Villota Toyos

Ikus-entzunezko Komunikazioko Irakaslea

(Bilbao. 1964)


Arte Ederretan lizentziatua eta Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da EHUn. Gaur egun, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea da.


Ikerketa-egonaldiak egin ditu Nevadako Unibertsitatean (Reno, Basque Studies Program 2002), New York Universityn (2008), Temple Universityn (Philadelphia, 2014) eta Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofian (Madril, 2015).


90eko hamarkadaren hasieratik artista eta ikusizko arteekin lotutako hainbat jardueraren antolatzaile gisa lan egin izan du. Aldizkari espezializatu askotan, arte-katalogoetan eta idatzizko beste komunikabide batzuetan argitaratu du. Lan horien artean nabarmentzekoak dira ‘Luces, cámara, acción... corten!’ bideo eta performanceari buruzko erakusketa IVAMentzat (Valentzia) eta MNCARS-Museo Reina Sofía (Madril) 1997an, ‘Devenir video’ dokumental-formatuko ikerketa-lana ‘Desacuerdos’ proiekturako (2005), Arteleku, MACBA eta José Guerrero Fundazioak ekoitzia, edo berrikiago performance, dantza eta zinemari buruzko ‘Cuerpos desplazados’ eta ‘Cuerpos desplazados II’ zikloak, MNCARSen (Madril, 2015) eta Azkuna Zentroan (Bilbo, 2016, 2018) erakutsiak. Zinemari, dantzari eta performatibitateari buruzko idatziak ere baditu.


Telebistako ‘Toni Serra/Abu Ali. Ireki ikuspegia’ saioak egin ditu, eta ‘Iñigo Salaberria: ibili ikusteko (argia), itxaron ikusteko (itzala)’ Metropolis/RTVErentzat (2021eko apirila, 2022ko urria).


Fas-era bisitak:

2074 Saioa     2011/10/28    Carlos (Paraninfo EHU/UPV, BizBak)

2094 Saioa     2012/03/30    El cuaderno de barro / Los pasos dobles (Paraninfo EHU/UPV, BizBak, con Isaki Lacuesta)

2097 Saioa     2012/04/19   Independencia (Paraninfo EHU/UPV, BizBak, con Txus Retuerto)

2099 Saioa     2012/04/27   Imburnal (Paraninfo EHU/UPV, BizBak, con Juan Guardiola)

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page