top of page
Image-empty-state.png

Fon Cortizo

Zinema zuzendaria

Fon Cortizo (Vigo. 1978)


Zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea. Bere lan dokumentalek (Contrafaces, 2015/Americano, 2017/Aysha, 2017) literatura, politika eta nortasun indibidual eta kolektiboa bezalako kontzeptuak uztartzen dituzte. Edinburgo, Zinebi, Bogoshorts eta DUAF-New York edo Curtocircuito bezalako lehiaketetan sarituak izan dira. Contrafacesbere lehen film luzea Visions du Réel-en estreinatu zen. Gaur egun, bi dokumentu-proiektu berri garatzen ari da.

2020an, 9 Fugas filma estreinatu zuen Gijóngo Nazioarteko Zinemaldian FICX, eta Rellumes nazioarteko sailean (ex aequo) Film Luze Onenaren Saria irabazi zuen. Fikziozko film luzea da, inprobisazio-orkestra batek sortutako soinu-banda baten gainean eraikia. Maria Roja eta Olga Cameselle aktoreak dira filmeko protagonistak.

2020tik CREAko (Errealizazioan eta Kudeaketan Profesionalen Galiziako Elkartea) presidentea da.


Fasera bisitak:

2464 Saioa     2022/6/14   9 Fugas / Rotor (flb) 

Filmegintza: 9 fugas (2020), Americano (flb. dok. 2017), Aysha (flb. dok. 2017), Contrafaces (dok. 2015)

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page