top of page
Image-empty-state.png

Fermin Muguruza Ugarte

Zinema zuzendaria

(Irun, 1963/04) Nazioarteko musikaren esparruko sortzaile nabarmenenetako bat da. 80ko hamarkadan Euskal Herriko musika eszenaren talde eraginkorrenetako bat sortu zuen: Kortatu, eta beste talde mitiko bat: Negu Gorriak. 2006an. Marley familiaren estudioan egindako grabazio prozesua Bass-que Culture dokumentalean jaso zuen Muguruzak eta 2008an, Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina dokumentala zuzendu zuen. Horrez gain, El salto de Beamon film laburraren soinu banda sortu du; Xomorroak (Bizitza Lorontzian) antzezlanaren kantuak landu ditu, eta Jesus Garayk zuzendutako Mirant al Cel fikziodokumentalaren soinu banda konposatu du. 2010. urte osoa Next Music Station dokumental sorta zuzentzen eman zuen. 


Herrialde arabiarretako musikari buruzko 11 dokumental horiek egiteko, Maroko, Tunisia, Egipto, Libano, Siria, Bahrein, Kuwait, Yemen eta Sudanen izan zen Muguruza. Bi urte geroago Zuloak dokumentala egin zuen eta 2013ko otsailan Fasen aurkeztu zuen. Nola? (New Orleansi eta Katrinaren efektuari buruzko musika-dokumentala) 2015an egin zuen. 2019an Fas-era itzultzen da Black is Beltza-rekin (2018, animaziozko dokua) lan gogorreko urte askorekin.


Fasera bisitak:

2349 Saioa     2019/04/02   Black is Beltza / Contact (flb) ANIMAKOM-ekin elkarlanean saioa

Oinarrizko filmegintza: Black is Bletza (2018, A-D) • Nola? (2015, D) • No More Tour (2013, D) • Zuloak (2012, D) • Next Music Station (2010, Tbko dokumental sorta) • Checkpoint rock: Canciones desde Palestina (2009, D) ∙ Mirant al cel (2008, soinu banda) • Bass-que Culture (2006, D) • El salto de Beamon (2004, soinu banda)

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page