Eva Márquez Salmerón
Kultur ekintzailea, idazlea eta zuzendaria
(Madrid. 1971)
Eva Márquez Salmerónek 1993tik Espainiako (ABC, El Europeo, Entrevista, El Mundo) eta nazioarteko: El Diario (NY, USA), El Espectador (Colombia) hainbat argitalpenetan kolaboratzen du, iritzi-artikuluak, erreportajeak eta elkarrizketak idazten. 1997an, ‘Sinsahara’ eleberria argitaratu zuen, Pablo Carbonellekin batera idatzia, eta Pablo Carbonellen ‘Rock’n Roll Alimaña’ (2003) diskoan letragile gisa ere parte hartuz.
1998an mmmm… [4 m eta eten-puntuak] taldearen sortzaileetako bat izan zen (www.mmmm.tv). mmmm…-en proiektuak ittxuraz desberdinak: arte publikoko instalazioak, hiri-altzari parte-hartzaileak, aktibazioak, objektu erreflexiboak, birus informatiko bat edo webgune batean garatutako elkartruke sozialeko eredu bat. Proiektu horiek museo eta hirietan garatu dira, hala nola Reina Sofía (2003, 2010); La Casa Encendida, Madril (2003-2005); CC Conde Duque, Madril (2003); Pilar Fundazioa eta Joan Miró, Mallorca (2006); Cervantes Inst. (Pekin. 2007, N. York. 2008), Laboral Gijón (2008) eta abar luze bat Paris, Baltimore (Maryland, USA), Copenhage, Australia edo Washington DCtik.
2002an 100 bikote antolatu zituen elkarri musuka. 2009an orkestra bat sakabanatu zuten Gasteizen. 2010ean tamaina naturaleko auto bat eraiki zuten adreiluekin. 2011n Meeting Bowls eraiki zuten Times Square-n (N.Y.). Eta 2014ko Baltimoreko BUS 'lan berezia bere jardueren (edo performanceen) adibide dira.
2015ean, Valentzian (Intramurs-en), ‘Calle dividida’ proiektua egin zuten. Hiru metroko altuera duen plastiko gardenezko plano batek, oinezkoentzako kale bat mozten du zeharka. Beste aldean zer gertatzen den ikus daiteke, baina ezin da zeharkatu. Plastikozko horma tenkatuaren parean daude, eta handik igarotzen direnek beren egoera berean dauden beste batzuekin begiradak gurutzatzen dituzte hesi zeharrargiaren beste aldean. Norbait plastikoa ukitzera hurbiltzen ari da. Mintzak kalea bitan banatzen du. Beste aldera igarotzeko, ibilbide alternatiboak bilatu behar dira. Proiektu hau El beso (2018) film laburraren hastapena izan zen, zeinarekin Directed by Women Spain jaialdi ibiltarian parte hartzen duen, estatuko zinemagileen lanak ikusarazteko.
2017an, mmmm… oraingoan Melbournen, ‘Human Rabbits' egiten dute, 50 giza untxi hiriaren erdialdean.
Fasera bisitak:
2316 Saioa 2018/04/17 El beso (flb) / Columbus
Oinarrizko filmegintza: El beso (2018)