top of page
Image-empty-state.png

Eugenio Puerto García

Kultura kudeatzailea

Ingeniaritza Elektrikoko tituluduna (UPV/EHU. 2002). Ikasketak egin ondoren, proiektuen arduradun gisa lan egiten du IHOBErentzat (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Elkartea. 2002-2006).


2006an, Attest-erako analista gisa lan egiten du (enpresa horrek 1990az geroztik aholkularitza ematen die enpresei informazioaren teknologietan, besteak beste). Bi urteren ondoren, Pacay Kulturmedia enpresa sortzea erabaktzen du, komunikazioaren kudeaketa integrala egiteko: ikus-entzunezkoak, diseinu grafikoa, web-diseinua eta kanpo-komunikazioa.


2010ean, Pacayren barruan, Pacay DCP LAB atala sortzen du, eta DCPren arduradun egiten  da, zinemako mota guztietako artxiboak DCP-Digital Cinema Package-ra esportatzea kudeatuz, pantailan proiektatzeko.


Beldurrezko eta Fantasiazko zinemarekiko enpresa-harreman eta zaletasun horretatik sortzen da FANT-Bilbaoko Programazio Zuzendari izendapena.


2019an, XXV. FANT edizioan, Fas & FANT saioaren solasaldia aurkeztu eta moderatzen du Lee Croninekin, The Hole in the Ground/Bosque maldito (Irlanda-UK). Zinemaldiko Film Onenaren Saria jasoko luke.

--------------------------

Eugenio Puertoren BIOa aprobetxatuz, FANTen historia edota anekdotario pixka bat egingo dugu.


1994an Bilboko Fantasiazko Zinemaren I. Astea sortu zen (1994ko apirila, I. Edizioa) Quatermass aldizkariaren eskutik (eta Bilboko Udalaren lankidetzarekin). 1995ean ez zen egin, baina 1996an itzuli zen, II. Astearekin…


1997an, Quatermassek eta Bilboko Udalak partekatzen dute antolaketa. Bilboko Zinemaldi Fantastikoa III. Astea (1997ko apirila. III. Edizioa). 1998an mantentzen da, baina hilabetea aldatuta, abendura! (Astea… - IV. edizioa).


1999an, Carmen-Indautxu-ra joan zen, eta maiatzera (udaberria) itzuli zen. Fas zineklubaren laguntza izan zuen, Bilboko Zinemaldi Fantastikoa V. Astea (1999ko maiatza. V. edizioa/Fas & FANT* lehen elkalana).


2000. urtean, Bilboko Udalak ekitaldiaren kudeaketa-antolaketaren % 100 bere gain hartu zuen, izena aldatuta, FANTsortu zen eta Erakustaldia izena hartu zuen. Bilboko Zinemaldi Fantastikoa VI. Erakustaldia (2000ko maiatza. VI. Edizioa). Erakusketa gisa 2004ra arte jarraituko du, eta maiatza izango da proiekzioen hilabetea, Bilboko Zinemaldi Fantastikoa X. Erakustaldian (2004ko maiatza. X. edizioa).


Hurrengo edizioan XI. Bilboko Zinemaldi Fantastikoa·2005 izena aldattzen du, ez Erakustaldia.


2010etik aurrera, Fas zineklubarekin jarraituko du elkarlanak, eta Fas & FANT saioa hasiko da, oraingo honetan Capitol zinemetan Un lac (Philippe Grandrieux) filmarekin. 2008).

2012an, Eugenio Puerto (Programazio zuzendaria) sartzen da, eta FANTek, 2013an, Fas 60 urte betetzean, sari berri bat gehitu zuen Zuzendaritza Berritzaile Onenaren palmaresean, Fas zineklubak emango duena edizio bakoitzean. Urte horretan Epaimahaia Unai Guerra da (zinegilea eta bazkidea), eta saria Brandon Cronenbergek jaso zuen Antiviral filmarekin (Kanada. 2012).


2020an, XXVI FANT online egingo da, eta ez dago Fas & FANT saiorik, baina bai Zuzendaritza Berritzaile Onenaren saria Miguel Llansori, Jesus Shows You the Way to the Highway (Espainia-Estonia-Etiopia-Letonia-Errumania. 2019) lanarekin), epaimaia: gure bazkideak Jon López (zinegilea) eta Josetxu López (diseinu grafikoa) direlarik.


2021etik aurrera (aurrez aurre, pandemiaren ondoren), Fas & FANT saioa Carmen-Indautxura eramango da.


Fasera bisitak:

2353 Saioa     2019/05/07   The Hole in the Ground (FANT·26. Alhóndiga-Azkuna Zentro)

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page