Enrique Urbizu Jaúregui
Zinema zuzendaria
Enrique Urbizu (Bilbo,1962) Espainiako zinemagintzako ezusteko handia izan zen; Todo por la pasta (1991) filmarekin argi utzi zuen genero-zinemagintzarekin duen pasioa. Eta pasio hori bera Cachito (1996) eta La caja 507 (2002) filmekin berretsi zuen. Azken film horrek Cognaceko polizia-zinemari buruzko jaialdian lau sari eskuratu zituen. Bestalde, La vida mancha (2003) dramarekin Espainiako zinemari eskainitako Malagako jaialdian lehiatu zen, eta Espainiako zinemagintzari eskainitako Nanteseko jaialdian film onenaren saria eskuratu zuen. Bere gaztaroan, Enrique Urbizu Fas zineklubaren ikuslea izan zen.
Oinarrizko filmegintza: No habrá paz para los malvados (2011) ∙ Adivina quién soy (2006) ∙ La vida mancha (2003) · La caja 507 (2002) ∙ Cachito (1996) ∙ Cuernos de mujer (1995) ∙ Cómo ser infeliz y disfrutarlo (1994) ∙ Todo por la pasta (1991) ∙ Tu novia está loca (1988)