top of page
Image-empty-state.png

Eneko Sagardoy Mujika

Aktorea

(Durango, Bizkaia. 1994)


Ikastolan bertan hartzen du ‘antzerkigile’ izateko erabakia. Antzerkia derrigorrezko ikasgaia zen, eta tailerrak ematen ziren bertan. José Martín Urrutia irakasle eta pedagogoak Karrika antzerki talde afizionatua sortu zuen, eta Enekok 14 urterekin eman zuen izena, kale antzerkia eginez. Hor hasten da antzerkia irensten, eta antzerki-, plastika- eta musika-erreferentziak hartzen.


Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak hasi zituen, aktore izateak ‘beldurtu’ egiten duelako. Ikasketak hastean casting bat egiten du eta Goenkale-rako hautatzen dute (etb1. 2012-2013), telebistan debuta egiten du, eta aktore gisa bizitzeko ‘beldurra’ kentzen du. 


Horrela, bere prestakuntza antzerki tailer eta laborategiekin konbinatzen du, antzerkia sorkuntza kolektibo gisa ulertuz (maite duena). Lehen, urte batzuk eman zituen curriculuma zinema eta telebistako ekoizleei, casting zuzendariei eta abarri bidaltzen… Amaren eskuak-en (Mireia Gabilondo. 2012), Santuario (Olivier Masset-Depasse. 2015) telefilmean, edo Cartas de guerra (Aritzeder Agirre. 2016) film laburrean jokatu rol txiki batzuk, baina bere hitzetan ‘zineman izan duen lehen esperientzia serioa’ The night watchman: La Mina (Miguel Ángel Jiménez. 2016). Argi-n (Iratxe Mediavilla. 2016) ere parte hartzen du.


Baina antzerkilari bezala bere bidea egina zuen: ‘Oinez dabilen jende eskasa’ (Karrika. 2010), ‘Desberdinak’ (Kotsob teatroa. 2012), ‘Izaran marrazten’ eta ‘Inungane, sustraia airean’ (Karrika. 2013), ‘Naufragoak’ (Espiral Espazioa. 2013), ‘Arren ganbara eta emeen sotoa’ (ATX teatroa. 2014), ‘Arkimedesen printziopioa’ (Maskarada. 2015), edo ‘Amodioaren ziega’ (Lauka Teatroa. 2015).


Zinemara itzulita, film laburren eta luzeen artean, 2017 ‘zinemako klase magistral’ bihurtzen da (dio), Handia (Aitor Arregi eta Jon Garaño), horrekin Goya·2018ko aktore berri onenaren saria irabazten du, Errementari (Paul Urkijo Alijo. 2017), ohiartzun handiarekin Sitgesen, edo La higuera de los bastardos (Ana Murugarren. 2017).


‘Antzerkiak lagunduko dit beti. Behar dut. Nire gorputzaren zati bat bezalakoa da. Egia da zinema maite dudala, oso eroso sentitzen naiz, eta asko gustatzen zait hainbeste jende biltzen duen lan batean parte hartzea. Antzerkia eta zinema uztartu nahi nituzke. Eta neure proiektuak sortzea: zinematik ikasitakoa antzerkira eramatea, eta alderantziz. Ikusi zer gertatzen den, non elkartzen diren bi adierazpenak’. Eta ez motza ez alferra, 2017. urte horretan ‘Obabakoak’ (Teatro Arriaga-Calixto Bieito. 2018) entseguak hasten da.


2018ko ikasturtearen amaieran, Aitor Arregi eta Handiaren "Miguel Joaquin" izango ditugu lagun Fasen.


Bizitza ez da gelditzen, eta antzezten jarraitzen du: antzerkia, laburrak, luzeak... ‘Fedra’ (Meridako Erromatar Antzerkia. 2018), Cuando dejes de quererme (Igor Legarreta. 2018), Soinujolearen semea (Fernando Bernués. 2018), ‘Ama Kuraia/Madre Coraje’ (Arriaga Antzokia. 2020), Hondar ahoak (eitb-Koldo Almandoz telesaila. 2020), Aberria (HBO. 2020), Hil kanpaiak (Imanol Rayo. 2020), airea hartzen dugu...


Men tres tant (flb. David Moraga. 2021), ‘Maitasunaren itxiera’ (Arriaga Antzokia. 2021), Mía eta Moi (Borja de la Vega. 2021), Ardiak zenbatzen (Jose Corral. 2022), Arnasa (flb. Raúl Barreras. 2022) edo  Irati(Paul Urkijo Alijo. 2023).


Gainera, 2020an, Ander anaia bikiarekin (IRUSOINko ekoizlea) bere SUMENDI Filmak ekoiztetxea sortu zuen, eta zuzentzen hasten da.


Urtarrilean (2024) 30 urte beteko ditu, ez da abesti bat, ezta film izenburu bat ere, HORRELA da.


Fasera bisitak:

2337 Saioa     2018/12/18   Handia / Areka (flb) (V. KORTeN! saria)

bottom of page