top of page
Image-empty-state.png

Eduardo Bajo Ullóa

Gidoilaria eta ekoizlea

(Vitoria-Gasteiz. 1969)


Irudi eta Soinu ikasketak egiten ditu. Eta 80ko hamarkadan film laburrak filmatzen hasi zen Super 8: Me gusta comer con música, La semana de San Horacio edo Como yo lo veo. 1983an, Juanma anaiarekin, Gasteizko Zinema ekoiztetxea sortu zuen, eta Juanma Bajo Ulloaren lehen film laburrak ekoitzi zituen.


1988an aktiboki parte hartu zuen (zuzendari laguntzailea, muntaia eta ekoizpena) Akixo eta El reino de Víctorfilmetan, biak Juanmak zuzenduak, ZINEBI · 30an (1988) eta ZINEBI · 31ean (1989) estreinatuak, hurrenez hurren. 1991n gidoigintzara igaro zen, eta anaiarekin batera Alas de mariposa (Goya 1992, Gidoi Onena [urte batzuk geroago bere istoria berezia izan zuena]) filmean parte hartu zuen. Arrakasta horren ondoren, La madre muerta (Juanma Bajo Ulloa. 1993) filmean parte hartu zuen berriro.


Barricada, Los Enemigos edo Joaquín Sabinarentzat musika-bideoklipak ekoizten ditu (1994), eta Julio Medem edo Donostiako Beldurrezko Astea ere sustatzen ditu. Publizitate-iragarkiak egiten ditu, eta El programa documental marciano sobre la especie humana (Canal +) idatzi eta zuzentzen du.

2001ean El hombre ubicuo egin zuen (gidoia eta zuzendaritza).


Fasera bisitak:

1798 Saioa     2004/10/23   Alas de mariposa (I Semana Guionistas Vascos)

Oinarrizko filmegintza: El hombre ubicuo (flb, 2001), Ordinary Americans (flb, eko, 1998), Airbag (making of 1997 eko.), Tierra (making of 1995 eko), La madre muerta (gidoi, eko., 1993), Alas de mariposa (gidoi, eko., 1991), El reino de Víctor fer. mon., eko., 1988), Akixo (fer. zuzendari lagun., mont, 1998).   (*mm= mediometraje)

bottom of page