top of page
Image-empty-state.png

David (Rodríguez) Trueba

Zinema zuzendaria

(Madril, 1969) Kazetaria (kazetaritza ikasi zuen Informazio Zientzien Fakultatean), eleberrigilea (zenbait nobela argitaratu ditu, besteak beste: “Abierto toda la noche”, “Cuatro amigos” eta “Saber perder”, Kritikaren Sari Nazionala 2008an), gidoigilea (gidoilari gisa makina bat pelikulatan aritu da: Amo tu cama rica, Los peores años de nuestra vida, Two Much, Perdita Durango, La niña de tus ojos baita Balseros dokumentalean ere, Dokumental Onenaren Oscar sarirako hautagaia 2004an) eta zinemaren zuzendaria. Zinema zuzendari gisa 1996an hasi zen lanean La buena vida filmarekin; horren ondoren, 2000. urtean, Obra maestra zuzendu zuen eta 2002an bere zinema ibilaldiaren proiektu handienari ekin zion, Javier Cercasen Soldados de Salamina nobela pantaila handira eramateko proiektuari, alegia. 2005ean Bienvenido a casa filma estreinatu zuen eta 2006an La silla de Fernando. Zazpigarren artean egin duen azken lana –orain Fas zineklubean aurkezten dena– Madrid 1987 izan da.

Oinarrizko filmegintza: Madrid, 1987 (2011) ∙ ¿Qué fue de Jorge Sanz? (TV, 2010) ∙ La silla de Fernando (2006) ∙ Bienvenido a casa (2005) ∙ Balseros (gidoigilea, 2003) ∙ Soldados de Salamina (2002) ∙ Obra maestra (2000) ∙ La buena vida (1996) ∙ Los peores años de nuestra vida (gidoilaria, 1994)

bottom of page