top of page
Image-empty-state.png

Chema García Ibarra

Zinema zuzendaria

(Elche, Alicante. 1980)


Zuzendu eta idatzi du «El ataque de los robots de Nebulosa-5 «2009», «Protopartículas» (2010), «Misterioa» (2013), «Uranes» (2014), «La disco resplandece» (2016) eta «Leyenda dorada» (2019, Ion de Sosarekin batera zuzendua), guztiak etxeko zientzia-fikzioko filmak, aktore profesionalik gabe eginak. Bere lanak Cannesko Errealizadoreen Hamabostaldian, Sundancen, Berlinalen, Donostian, Rotterdamen eta Baficin aukeratu dituzte. Bere filmengatik jasotako 200 sari baino gehiagoren artean Sundancen ohorezko bi aipamen daude, Donostiako epaimahaiaren aipamen bat eta BAFICIren Abanguardia eta Generoa lehiaketako saria. 2015etik, «Anti-filmmaking» irakasgaia ematen du ECAMeko zinema dokumentalaren diplomaturan. Locarnoko jaialdian estreinatutako "Espiritu Sagrado" da bere lehen film luzea.


Fasera bisitak:

2449 Saioa     22/2/2022   Espíritu sagrado / Hikikomori (Flb)

Filmegintza: Espíritu sagrado (2021) Leyenda dorada (flb,2019) La disco resplandece (flb,2016) In the Same Garden (2016) Uranes (2013)

bottom of page