top of page
Image-empty-state.png

Britt Raes

Gidoilaria, zuzendaria eta ilustratzailea (animazioa)

(Gante, Flandes, Bélgica. 1986)


Flandesen (Flandesko eskualdea, Belgika) jaio da, non Marrazketa eta Ilustrazioa ikasten du Arte Eskolan (Campus Sint Lucas, Gante. 2007-2010), eta Animazio Masterra Ikus-entzunezko Artean (HOGENT-Arte eta Zientzia Aplikatuen Unibertsitatea, Gante. 2008-2011) ere egiten du.


2009tik 2011ra Creative Conspiracy-CC Estudioan (Gante) eta software artistiko ikertzailea Arte Eskolan (KASK, Gante. 2011-2012) lan egiten du. Aldi horretan bi animazio-film labur egiten ditu: Homemade (2011), animazio tradizionala, Bernadette eta bere sukaldaritza ohituretan zentratzen da (gizon-emakume jarrerak aurrez aurre jartzen ditu, eta bakardadea oraindik jendez inguratuta erakusten du); eta Les dernièrs pièces(2011), portzelanazko animazioa, Royal Bosh portzelana-fabrika uzteari buruzkoa, Belgikako La Louvière herrian (hiribilduaren jatorria izan zen industria-harribitxi bat aldarrikatuz).


Bi urtez irakasle lan egin (2012-2014) Piazza dell 'Arte eskolan (Antwerpen-Anberes), eta 12 Minutes About Peace (2014) taldeko film laburrean parte hartzen du, Child' s Play zatiarekin, 1. Mundu Gerraren 100 urte oroituz.


2014an, Catherine (2017) hirugarren lanaren diseinuari ekiten dio, zeina 2016ko urrian estreinatu baitden. Lan horrekin Zuzendari Onenaren saria lortzen du Animakom·2017 1. edizioan (Bilboko Animazio Jaialdia, desagertutako AnimaBasauriren lekukoa hartzen duena). Halaber, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Zinemalditik igaro da, eta Publikoaren Saria irabazten du LIAF-London International Animation Festival jaialdian, besteak beste.


Brittek bere burua deskribatzen du ‘bere mundu irudikatua film bizidunetan biziarazi nahian. Eta hazten denean, katuen dama ero bat izan nahi du’. Bisita egin digu (zineklub Fas) Catherine aurkezteko, Animakom·2018ko 2. edizioko epaimahaia izanik.

Geroago, ilustratzaile lanetan jarraitzen du animazio-enpresa ezberdinetan, eta 2022ko urtarrilean THURISTAR ekoiztetxearekin (gehi La Cabane Productions eta Studio Pupil) Luce and the Rock film laburra amaitzen du, eta harekin jaialdietan bidaiatuko du berriro, Animakom·2022 barne.


Fasera bisitak:

2315 Saioa     2018/04/10   Diario de un cura rural / Ipuin bat (flb) + Catherine (flb)

bottom of page