Benito Anzola (Ansola) Erkiaga
Zinema irakaslea, Lekeitioko Euskal Zinema Bilera
Lekeition jaio nintzen 1928ko abustuaren 13an. 1937an francotarrak sartu aurretik Bilbora esbesteratua. Gure solas bakarra 1938tik 1943 arte pelikulak ikustea izan zan. Hainbat zinetoki egon ziran Bilbon denpora hartan: Salon Vizcaya, Ideal Cinema, Olimpia (Gran Via.n egoana), Buenos Aires,…
13 urtekin Seminarioan sartu nintzan. Abade egin nintzan Bilbon 1953an eta lehenengo Meza barria Bilboko San Antonen.
Urteetan domekero pelikulak emon nebazan 16 m/m.an. Bide batez Markiñako parrokiko “Eskola laboral.ean” gai bi erakusten nituan: erlejioa eta zinema. Horretarako zinemari buruz zerbait ikasteko Donostiako zine-klubak antolatzen zituan 15 eguneko ikastaldietan iru udatan parte hartu nitun. Hor hasi nintzan zinema arloan sakontzen.
Markiñan sortu zan zine-klub. Eta horrela zine-forum.ak zuzentzen nituan Markiñan, Motrikun,… ( Sarritan aitatuten neban esaera hau: ‘itsuen artean begi-bakarra errege’).
Nire lana batez ere abade-artzain izatea da garrantzitsuena eta beste zaletasunak
horrekin batera lotuta doaz.
1977 urtean Lekeitiora bialdu ninduen. Eta hemen Markiñako eskolan nire ikasle izan ziran mutil bi eta BBK-ko zuzendariaren laguntasunagaz antolatu genduan Lekeitioko Euskal Zinema Bilera.
2005 garren urtean, arrituta gelditu nintzan, uste bako saria emon eusten AMA LUR saria.
Amaitzeko, eta hau benetan niretzat pozgarria izan zan, 2015ko Urriaren 30an “ohore handiz jakinarazoten deust Bilboko Eleizbarrutiak “Carmelo Etxenagusia” Ohorezko Aitamena 2015 emoten deutsula, Bizkaiko Eleizan kultura eta fedearen arloan egin dozun ekarpen baliotsuagaitik.” Eta horregaz batera Pro Eccesia et Pro pontifice saria.
Liluratuta gelditu nintzan!
Fasera bisitak:
2315 Saioa 2018/04/10 Le Journal d'un curé de champagne / Catherine (flb)