top of page
Image-empty-state.png

Belén Ruiz Soroa

Kazetaria, filosofoa eta gidoilaria

(Bilbo)


Informazio Zientzietan, Kazetaritza eta Publizitate adarretan lizentziaduna EHUn eta Filosofian UNEDen.


Bideo korporatiboko eta telebistako autopromozioetako gidoilari gisa lan egiten du Canal Plus eta Sogecable-n (Madril. 1996-1999). 2000. urtean, urtebetez, Thyssen-Bornemisza Museoko (Madril) argitalpen eta katalogoen koordinatzailea izan zen. Ikasleen Egoitzarako (Madril. 2002-2003) ere egiten du lan hori.


2007an, Bilbora itzulita, ‘Aukera berdintasuna eta generoa’ (Ortzadar. FCPM-Bilbao), eta 2008tik 2013ra, Komunikazio Sortzaile gisa lan egiten du bideo korporatiboetarako gidoiak eta idazketa egiten, besteak beste, Guggenheim Bilbao Museorako, Signo Digital ekoiztetxerako, Azti-Tecnalia Fundaziorako edo Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea-GOFErako aldi baterako erakusketen dokumentalak.


ZINEBI-EXPRESSeko (Film Labur Azkarren Lehiaketa laugarren edizioan. 2011) epaimahaikide gisa parte hartzen du.


2013an ‘Percepciones de lo Real’ ikastaroa egiten du José Luis Guerínekin (DOCMA, Madril). Eta 2014tik aurrera zinemari buruzko Ikastaroak, Hitzaldiak eta Tailerrak ematen ditu Kultur Elkarteetan eta Irakaskuntza Zentroetan, hala nola: ACAEX-EGIKE Esperientzia Geletako ikasle ohien elkartea; UPV/EHUko Esperientzia Gelen ikastaro osagarriak; Vera Cruzeko ikasle ohien elkartea; Babel Munduko Emakumeen Elkartea; IES Usandizaga BHI (Donostia-San Sebastián); IES Pío Baroja EHI (Irun), besteak beste.


Kanbodia/Camboyafilm laburra egiten du, ZINEBI-EXPRESS·2016(XPREST! _AUX) atalean aurkeztua, Itziar Zeberiorekin (fas) batera. Urte berean, 2016an, Fas zineklubean El mundo de Apu (Satyajit Ray, 1959) eta La venganza de una mujer (Rita Azebedo Gomes, 2012) aurkezten ditu.


2017an, udaberrian, Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldian parte hartu zuen epaimahai gisa. Ekainean ‘Mujer y Cine: una mirada a las representaciones de la maternidad a través de la imagen y la narrativa’ (Laura Mulveyk emana FilmMadriden esparruan) ikastaroa ikasten du. Eta udazken horretan, Bilboko ‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren 9. Nazioarteko Jaialdian epaimahaikide da (Genero Ekitatea kategorian).


Genero-ikuspegitik ikus-entzunezko analisian irakasle gisa parte hartuta, Fas-en errepikatu zuen La Felicidad (Agnès Varda, 1965) aurkeztuz.


Berriki, ikastaro telematiko bat egin du: ‘Emakumea ikus-entzunezkoen sektorean: objektutik subjektura’ (SGAE Fundazioa. 2022ko ekaina).


Visitas al Fas:

Sesión 2248     2016/5/17   El mundo de Apu

Sesión 2258     2016/10/25   La venganza de una mujer / Éter (cm)

Sesión 2396     2020/3/17   La felicidad / El aleteo de la mariposa (flb)

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page