Andrés Luque Pérez
Ekoizlea eta errealizadorea telebistan
(Madril. 1958)
1982. urtetik errealizadore lanak egiten ditu Espainiar Telebistan. "Cartelera" zinema saioaren Zuzendari Adjuntua izan da urte askotan zehar eta 2000. urtetik, albistegietako “En portada” saioarentzat erreportaje-dokumentalak egiten ditu gidoigile eta errealizadore gisa. 2007. urtetik, Espainiar Telebistako Kultura Arloan Ekoizle Exekutibo Adjuntu lanak burutu ditu eta gaur egun, Espainiar Telebistako Kultura Kanalaren Ekoizle Exekutiboa da. Nazioarteko sari ezberdinak jaso ditu eta haien artean: zilar eta brontze dominak New Yorkeko Nazioarteko Telebista Jaialdian 2005 eta 2006. urteetan, Haurtzaro eta Gaztaroari buruzko Telebista Saio Hoberenari Nazioen Elkartearen saria, 2003 eta 2004. urteko Montecarlo Nazioarteko Telebista Jaialdietan Nazioarteko Gurutze Gorri bi sari, Italia Kazetaritza saria eta Telebistako Esku Batuak saria.
Filmegintza: Agallas (2009)