Ana Hormaetxea Ibarbengoetxea
Gidoigilea
(Bilbo. 1974)
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatea). Telebistako gidoilari bezala, batez ere, ETBrentzako telesail eta saioetan lan egin du: Goazen! (Musika saila), Vaya semanita, Esto no es serio, ¿o sí? (Esketxak), Dale una vuelta (lehiaketa), Tú al norte y yo al sur (reality), Vuelta de tuerca (magazine), Balbemendi (misteriozko telesaila), besteak beste.
Gainera, gaur egun hainbat film luze eta fikziozko telesail garatzen ari da: Amor sólido, El Terratentzat enkarguzkoa; Ladronas eta 1134 kilometro, Newco Audiovisualentzat; El tesoro de Lehman, Euskadi Movierentzat.
FAGAko (Ikus-entzunezko gidoilarien Elkarteen Foroa) lehendakaria da, EHGEPeko (Euskal Gidoilariak) idazkaria, CIMAko (Zinegrafo eta Ikus-entzunezko Hedabideen Emakumeen Elkartea) eta HEMEN (Ikus-entzunezkoen Euskal Emakumeak) bazkidea.
Fasera bisitak:
2404 Saioa 2020/11/24 La hija de un ladrón
2322 Saioa 2018/06/05 Non / Ez / No