top of page
Image-empty-state.png

Ana Gutiérrez

Simon de Beauvoir-ko kidea

Ana Gutierrez, gaur egun, honako elkarte hauetan hartzen du parte eta gainera kide sortzailea da:  “Maria de Maeztu” Forum Feminista eta “Simone de Beauvoir” talde feminista.


“Simone de Beauvoir” talde feministaren barruan 1986. urtetik aurrera hitzaldi eta debate sailak antolatu ditu, Emakumeek zuzendutako Zine Erakusketa ere 1996. urtetik aurrera. Aipatu dugun Erakusketa Bilboko Udalarekin batera egiten da eta TRAMA deritzon sarearen barruan dago. Horrek Bartzelonan, Iruñean, Zaragozan eta Huescan, Teruelen, Granandan eta Cordoban egin diren antzeko erakusketak biltzen ditu.


Era berean, zinemaldi ugaritan hartu du parte epaimahai gisa Genero Sarirako; besteak beste honako hauek ditugu: “ZINEGOAK” edo “Zinema Ikusezina”; zinema eta emakumeari buruzko hitzaldi askotan esku hartu du hainbat forotan; eta, azken urteotan, beste batzuekin batera AurreZINEBIren jardueren barruan honako sail hauek antolatu ditu: “Emakumeek dokumentatutako Oroimena eta Historia”, “Delphine Seyrig Saila” eta “Zenbait gairi buruzko Emakumeek zuzendutako dokumentalak”.


Ana Gutiérrez Fas gure zineklubean izan zen Nadine Labaki (2011; Fas zineklubaren 2114. saioa) Libanoko emakume zuzendariaren  “Et maintenant on va où?” filmaren aurkezpena egiteko.

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page