top of page
Image-empty-state.png

Amat Vallmajor Del Pozo

Gidoilaria eta zuzendaria

(Verges, Girona. 1996)


Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua, Pompeu Fabra Unibertsitatean. Ondoren, Sorkuntza Masterra egin zuen Elías Querejeta Zine Eskola-EQZEn.


La perversión del signo (2019) film laburra elkarrekin zuzendu ondoren, 16 mm-tan filmatutako bere lehen film luzeari ekingo dio. Film horretan Txomin del Pozo, Gerardo ‘Gene’ del Pozo eta Mila del Pozo ditu protagonista. Aktore ez-profesional horiek road movie harrigarri honen elkarrizketak sortu dituzte, film ganberro, sentikor eta haluzinogeno bati berezkotasuna eta zuzentasun politikoa emanez. Gainera, La Fábrica de la Tele ekoiztetxearentzat lan egin du, telebista programak editatzen. Eta argazki-zuzendaria Cendres eta Morir antes de morir (2023) filmetan.


Amat Vallmajorren opera prima 2023ko otsailean proiektatu zen (Berlingo Kritikaren Astea, Berlingo Nazioarteko Zinemaldiarekin batera), Muxika Zinemak (Donostia), Vitrine Filmsek (Donostia) eta Mina Films israeldar ekoizleak ekoitzi zuten. Berlinez gain (Astea), Novos Cinemas Jaialdian (Pontevedra) eta Gijón/Xixóngo Nazioarteko 60. Zinemaldian (Espainiako Zinema Epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen) parte hartu du. 2023an estreinatuko da zinema aretoetan, Vitrine Filmesekoizle eta banatzailearen eskutik.

Filmegintza: Misión a Marte (2023)

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page