Alejandra Bustillo Pelayo
Arte Ederrak
(xx. --)
Arte Ederretan lizentziatua (EHU. 2016). Gradua: Artea / Sorkuntza eta Diseinua / Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.
Bere Gradu Amaierako Lanarekin: ‘N memoria finkatzeko moduak'. Esperientzia pertsonala sormen-eragile gisa. Emaitzaren gainetik dagoen prozesua. Nire amonaren ohiturak bereganatzea, hark bezala, oroimena komenientziara aldatzeko. Irudiek gogora ekartzen dituzten oroitzapenak. Ehungintzak gogora ekartzen dituzten sentsazioak. Oparitutako istorioak. Nire bitartez. Gizakiaren ekintzarik sortzaileena oroimenari dei egitea da. Energia ez da ez sortzen ez suntsitzen, eraldatu baino ez da egiten.
2015eko otsailean, Estoy sola y no hay nadie en el espejo(Jorge Luis Borgesen esalditik erreferentzia hartzen duen tituloa: ‘Bakarrik nago eta ispiluan ez dago inor’), film laburra egin zuten unibertsitateko ikaskideek (Mikel Rojo, Nerea Ochoterena, Nuria Perez-Carmaco eta Brayan Chipana). Film labur onenaren saria jaso zuen 2015eko CINNOVAST jaialdian.
(Cinnovast irabazi asmorik gabeko unibertsitate zinema jaialdia da. Leioako Unibertsitateko Gizarte Zientzien Fakultatetik zuzentzen zaie UPV/EHUko ikasle guztiei. 2013/14 ikasturtean sortu zen, eta lehen edizioa 2014ko otsailean egin zen).
Fasera bisitak:
2209 Saioa 2015/04/21 Estoy sola y no hay nadie en el espejo (flb) / Repulsión