top of page
Image-empty-state.png

Albert Serra Juanola

Zinemagilea

(Banyoles, Girona, 1975)


Iaz, Cannesko Zinemaldian izan zen laugarren aldian, Serra lehen aldiz lehiatu zen Sail Ofizialean Pacifiction filmarekin.


2001ean Andergraun Films ekoizpen-etxea sortu zuen, eta 2002an idatzi eta zuzendu zuen lehen film luzea, “Crespià, the Film not the Village”. 2003an “Setsuko” antzezlana idatzi eta ekoitzi zuen, Setsuko Hara, Yasujiro Ozu zuzendari japoniarraren aktore fetixearen omenez, eta 2004an “Mi querido Bernard Berenson” antzerkirako pieza idatzi zuen.


Bere bigarren film luzeak, “Honor de cavalleria” (2006), FIPRESCI saria irabazi zuen 2006ko Viennalean eta Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zuten, baita “El cant dels ocells” (2008) ere. “El senyor ha fet en mi meravelles” (2011), “Els tres porquets” (Hiru txerriak, 2012; Kassel-en Documentarako Hitler, Goethe eta Fassbinder pertsonaiei buruzko proiektu artistiko bat), “Història de la meva mort” (2013, Urrezko Lehoinabarra Saria Locarnoko Zinemaldian) eta Liberté (2019) filmografia osatzen dute.


Fasera bisitak:

2539 Saioa     2024/11/12   Tardes de soledad (Zinebi)

2483 Saioa     2023/02/28   Pacifiction

2374 Saioa    2020/01/14   Liberté

2285 Saioa     2017/5/20   La mort de Louis XIV

Guggenheimen (Top Arte) XX. urteurrena zela eta, Albertek ezin izan zuen etorri, eta Norbertok ordezkatu zuen.

2164 Saioa    2014/02/18   História de la meva mort

1988 Saioa    2009/05/12   El cant dels ocells

1893 Saioa    2006/11/21   Honor de cavalleria

Oinarrizko filmegintza: Pacifiction (2022), Liberté (2019), La mort de Louis XIV (2013), Història de la meva mort (2013) · Els tres porquets (2012) · El senyor ha fet en mi meravelles (2011) · Més enllà dels alps (teatro, 2011) · Pulgasari (teatro, 2010) · Els noms de Crist (2010, serie Tv) · El cant dels ocells (2008) · Honor de cavalleria (2006) · Crespià, the film not the village (2003)

bottom of page