top of page
Image-empty-state.png

Alan Griffin

Zinemagilea

(Melbourne, Australia. 1947 – Bilbao. 2016)


Bere bizitza hainbat herrialdetatik igaro da. Sei hilabeterekin bere gurasoak Kairora joan ziren bizitzera. 6 urte zituenean bere amak The Robe filma ikustera eraman zuen Kairoko aire zabaleko zinema batean. Gau magiko hartan, izarren azpian eta saguzarrak inguruan hegan zituela, zinemaz maitemindu zen. Ondoren, bere familia Italiara joan zen lehenengo eta Ingalaterrara gero.

Ikasketak Cambridgeko Unibertsitatean Ingeles Literaturako Masterrarekin amaitu ondoren, hainbat urtez irakaskuntza sekundario publikora dedikatu zen.

1981ean Erresuma Batuko Zinema eta Telebista Eskola Nazionalean sartu zen zuzendaritza eta gidoi zinematografikoa ikasteko, eta 1986an graduatu zen. Hurrengo bost urteetan bere proiektuak garatzen saiatu zen, arrakasta gutxirekin, eta 1991n irakaskuntzara itzuli zen.

Gaur egun gidoi zinematografiko bat idazten ari da Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza baten laguntzarekin, eta lan hori Bilboko Institutu Britainiarrean egiten duen lanarekin uztartzen du.

Filmegintza: Supernatural (flb, 2016), Dos encuentros (flb, 2005), 10x10 (tv, 1989), Storm (flb, 1989)

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page