top of page
Image-empty-state.png

Aitzol Saratxaga Saenz

Gidoilaria, zinema-zuzendaria eta musikagilea

(Bilbo. - )


Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua (UPV/EHU. 2013-2017), Musika eta Konposizioa ere ikasi zituen kontserbatorioan.


2013an Violeta Trincado, Mikel Román, Aritz Et, Ana Murugarren eta Unai Undaren film laburretarako hainbat musika-konposizio egin zituen. Ikus-entzunezko hainbat lanetan ere parte hartzen du, elektrikari eta zuzendari laguntzaile gisa. 2017an, kameren atzean jartzea erabaki zuen, 2018ko FANT-Bilbao Jaialdian saritutako Ziren zuzendari gisa debutatzeko. Zuzendaritzan eta gidoian jarraitu zuen Basoan (2018) lan esperimentalarekin, eta Fantastikoaren hainbat jaialditan parte hartu zuen.


2021ean Las selvas - Breath bideoklipa egin zuen, Asier Marlezarekin batera. Gidoi eta zuzendaritza lanak soinu banden konposizioarekin bateratzen ditu (García y García edo La higuera de los bastardos nabarmentzen dira), kamera edo argazki operadorearekin, eta koloristarekin ekoizpen desberdinetan.


Fasera bisitak:

2486 Saioa     2023/03/21   Lanbroa (flm) / Tengo sueños eléctricos

2366 Saioa     2019/11/05   Basoan (flb) / Le livre d'image

2328 Saioa     2018/10/16   Ziren (flb) / Visages villages

Oiñarrizko filmegintza: Lanbroa (flb, 2022), Basoan (flb, 2018), Ziren (flb, 2017) (musikagilea gisa) García y Garcia (2021), El fin de todas las cosas (flb, 2019), La higuera de los bastardos (2017)

bottom of page