Aitor Irulegi Lopez
Zuzendaria, marrazkilaria
(Alkiza, Gipuzkoa. 1993)
Batxilergo artistikoa ikasi ondoren, Arte Ederretan lizentziatu zen (EHU/UPV). Geroago Pintura Masterra egin zuen. 2016an erretratuen erakusketa egin zuen Plazida Otaño Liburutegian (Zizurkil, Gipuzkoa). Denbora pixka bat geroago animazioaren munduan sartu zen. Bere ustez, marrazkia, pintura eta animazioa gauza bera dira, marra-marra. Kusikozu da bere estreinako film laburra, Joseba Irazokiren musika-konposizio batetik eta herrian inguratzen duen mundutik jaio dena. Berak definitzen du: ‘Hobetukoot, Aitortxo (López) Txirulegi. Alkizan jaio zan da han du sustraía, nolabait esateko. Hegoak Bilboko aireportuan ireki zituen, eta egun koala bat da. Doktorea eta txoriburua, haskoren ustetan. Mila eskers and other similar things to this particular species’.