top of page
Image-empty-state.png

Aitor Gutiérrez

Gidoilaria, zuzendaria eta telebistarako errealizadorea

(Bilbo. 1978)


Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta telebista-errealizadore gisa lan egin du hainbat ekoiztetxetan. Bere lanen artean nabarmentzekoak dira Ciudad K (rtve) umore kulturaleko telesaila eta Escépticos(eitb) zientzia-dibulgazioko dokumentalena, Prismas Zientzia Etxea Dibulgazioaren Saria jaso duena. Halaber, Perestroika webseriea eta bideoklip batzuk idatzi eta zuzendu ditu.


2012an hasi zen film laburren munduan (gidoia eta zuzendaritza) Tesla. 04 bertsioa (4') lanarekin, eta bi urte geroago, Anómalofilm laburra, nazioarteko 150 zinemaldi baino gehiagotan aukeratua, Alpinale Film Festival edo Festival Internacional Hispasat 4K bezalako lehiaketetan 15 sari ospetsu lortuz.


2016an Ulises film laburra egin zuen, ZINEBI edo Veringo Nazioarteko Jaialdia bezalako 60 jaialditan baino gehiagotan hautatua izan zena, nazioarteko 12 sari lortuz.


Publizitatearen arloan, Nissan, Volvo, Joma, Desperados edo Hyundai bezalako markentzat lan egin du. NO METRO kanpaina egin zuen Sony Picturesentzat, Cazafantasmas filma sustatzeko, eta 5 sari baino gehiago lortu zituen Cannes Lions Sormen Jaialdian. Errealitate birtualaren arloan ere lan egiten du, eta Bye Bye Bullying piezaren zuzendari eta gidoilaria da.


Fasera bisitak:

2267 Saioa     2017/01/24   Ulises (flb) / Sparrows

Oinarrizko fimegintza: Ulises (flb, 2016), Anómalo (flb, 2014), Tesla. Versión 4 (flb, 2012)

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page