top of page
Image-empty-state.png

Aitor Arregi Galdós

Zinemagile eta produktorea

(Oñati, Gipuzkoa. 1977)


Enpresa ikasketak egin ondoren (MondragonUnibertsitatea), 2000n Sarobe Arte EszenikoGunea (Urnieta) sortu zuen eta 2001ean Moriarti Produkzioak (Pasia) sortu zuten Asier Acha, Xabier Berzosa, Jon Garaño, Jorge Gil eta Josemari Goenagarekin batera.


Aldiberean, Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea da (Aretxabaleta. Mondragon Unibertsitatea), eta hainbat urtez zuzendu du unibertsitateko telebista: MU Telebista.

Lan  kolektiboa, lelo bat bezalakoa da, 'pertsonala’ dena bigarren mailan  utziz. Ekoizpen-, gidoi- edo zuzendaritza-lanak egiten ditu. Kredituei  erreparatzen badiegu, Sintonia (2005) film laburraren ekoizle gisa agertzen da, 2007an Lucio zuzendu eta kogidoilatzen du.


Azken batean, aldakorra, balioaniztuna eta  polifazetikoa da, eta sentsibilitate handia erakusten du bere lan  guztietan.


Fasera bisitak:

2373 Saioa     2020/01/07   Mateoren ama (flb)

2337 Saioa     2018/12/18   Handia / V Ed. KORTeN! Premio: Areka

2210 Saioa     2015/04/28   Zarautzen erosi zuen  (flb)

Oinarrizko filmegintza: La trinchera infinita (2019), Mateoren ama (2019, Flb), Handia (2017) , Loreak (2014)

bottom of page